Jende ugari dabil Bareaken denda-ardo azokan
Bareak merkatari eta ostalarien elkartea denda-ardo azoka ari da egiten atzotik Bideluze plazan. Hamabi upategitako ardoa dastatzeko aukera dago, hamar etxolatan banatuta. Atzo arratsaldean ireki zituzten lehen aldiz etxolak, eta Bareaketik adierazi dutenez, “eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, jende dezente ari da mugitzen”. Atzo arratsaldean, esaterako, “une batean euririk ez zuen egin eta inguru guztia jendez bete zen”. Eguzkitik babesteko sonbrillak euritik babesteko ari dira erabiltzen elkarteko tabernariak. Azoka gaur arratsaldean ere irekita egongo da, 18:30etik 22:00etara arte. Gaur izango da azken eguna. Aurtengo berrikuntzen artean, eguerdian egin duten bazkaria izan da. 180 lagun inguru elkartu dira Loinazko San Martin plaza azpian, paella jateko. Elkarteko kideak, upategietakoak eta herritarrak elkartu dira. Goizean goizetik hasi dira sukaldariak paella egiten. Azken hilabeteetan, elkarteko dendetan erosketak egin dituztenen artean zenbakiak banatu dituzte, eta ONCEko zozketarekin bat eginez, zenbaki saridunen jabeek bazkarirako txartela lortu dute. Azokak irauten duen bitartean elkarteko kide egiten direnei Bareakek atera dituen kamiseta eskuratuko dute. Elkartearen logoaren marrazkia daramate kamisetek, kirola egiteko aproposak. Dagoeneko bazkide denak, berriz, kamiseta erosteko aukera ere badu. Azokaren azken txanpan erosketak egiten dituztenek elkarteak zozkatu dituen ardo kopak eskuratzeko aukera du oraindik. Izan ere, ekimen honekin, elkarteko denda eta tabernen arteko elkarlana bultzatu nahi izan [...]
Bareak merkatari eta ostalarien elkartea denda-ardo azoka ari da egiten atzotik Bideluze plazan. Hamabi upategitako ardoa dastatzeko aukera dago, hamar etxolatan banatuta. Atzo arratsaldean ireki zituzten lehen aldiz etxolak, eta Bareaketik adierazi dutenez, “eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, jende dezente ari da mugitzen”. Atzo arratsaldean, esaterako, “une batean euririk ez zuen egin eta inguru guztia jendez bete zen”. Eguzkitik babesteko sonbrillak euritik babesteko ari dira erabiltzen elkarteko tabernariak. Azoka gaur arratsaldean ere irekita egongo da, 18:30etik 22:00etara arte. Gaur izango da azken eguna.
Aurtengo berrikuntzen artean, eguerdian egin duten bazkaria izan da. 180 lagun inguru elkartu dira Loinazko San Martin plaza azpian, paella jateko. Elkarteko kideak, upategietakoak eta herritarrak elkartu dira. Goizean goizetik hasi dira sukaldariak paella egiten. Azken hilabeteetan, elkarteko dendetan erosketak egin dituztenen artean zenbakiak banatu dituzte, eta ONCEko zozketarekin bat eginez, zenbaki saridunen jabeek bazkarirako txartela lortu dute.
Azokak irauten duen bitartean elkarteko kide egiten direnei Bareakek atera dituen kamiseta eskuratuko dute. Elkartearen logoaren marrazkia daramate kamisetek, kirola egiteko aproposak. Dagoeneko bazkide denak, berriz, kamiseta erosteko aukera ere badu. Azokaren azken txanpan erosketak egiten dituztenek elkarteak zozkatu dituen ardo kopak eskuratzeko aukera du oraindik. Izan ere, ekimen honekin, elkarteko denda eta tabernen arteko elkarlana bultzatu nahi izan du Bareakek, eta herritarrak eta goierritarrak Beasainen duten merkataritza eta ostalaritza eskaintza ezagutzera bultzatu nahi dituzte.