Legazpin 771.491 euroko saria banatu dute loteria zozketa batean
Jose Manuel Azpeitiaren lotería administrazioan 771.491 euroko saria banatu dute. Loteria Primitiva izeneko zozketan izan da, osteguneko sariketan. Zorteduna nor den ez dakite, baina lau euro jokatu eta 128 milioi pezeta baino gehiago eskuratu ditu, s...
Jose Manuel Azpeitiaren lotería administrazioan 771.491 euroko saria banatu dute. Loteria Primitiva izeneko zozketan izan da, osteguneko sariketan. Zorteduna nor den ez dakite, baina lau euro jokatu eta 128 milioi pezeta baino gehiago eskuratu ditu, sei zenbakitatik sei asmatuta: 3-9-20-22-35 eta 48 zenbakiek eman diote saria irabazleari. Loteria administraziotik zehaztu dutenez, saridunak berak aukeratu zituen zenbakiak.
Loteria Primitiva izeneko zozketa da loterietan lehena, bai sorrera aldetik –sortzen lehena izan zelako– eta baita parte hartzaile kopuru aldetik ere. Izan ere, loterian jokatzeko ohitura dutenen artean, Primitiva izaten da jokalari gehienek aukeratzen dutena. Eta Legazpin ere hala izaten dela jakinarazi dute Jose Manuel Azpeitiaren administraziotik.
2008an beste sari bat ere banatu zuten aipatutako administrazioan. 153.164 euroko saria izan zen ordukoa. Orduan ere kosta zitzaien administrazioko langileei sariduna zein izan zen jakitea, eta orduan gertatu bezala, oraingoan ere sariduna herritarra izateko esperantza dute: “Guretzako zerbait berezia da, gure lanaren bidez egunero jendearen ilusioa aurrez aurre izaten dugu, eta hunkitu egiten gaitu aldian behin amets eta ilusio horiek bete egiten direla jakiteak”.