‘Aqui va a pasar algo’, Antzerki Garaiari bukaera emateko
Gaur gauean izango da Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia programazioaren azken antzezlana, Aqui va a pasar algo. Ordiziako Herri Antzokian izango da, 22:15ean, eta gazteleraz izango da. Umorezko ikuskizun komiko-poetikoa da, eta gizakiak bere esistentzia onartzeko duen gaitasunaz ari da. Oroimena galdu duten bi lagunen istorioa (Txubio Fernandez de Jauregi eta Miguel Garces) kontatzen du antzezlanak, eta unez une haien nortasuna berreraikitzearen beharraz, irudimena eta jolasa baliatuko dituzte bizitzan aurrera egiteko.
Gaur gauean izango da Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia programazioaren azken antzezlana, Aqui va a pasar algo. Ordiziako Herri Antzokian izango da, 22:15ean, eta gazteleraz izango da.
Umorezko ikuskizun komiko-poetikoa da, eta gizakiak bere esistentzia onartzeko duen gaitasunaz ari da. Oroimena galdu duten bi lagunen istorioa (Txubio Fernandez de Jauregi eta Miguel Garces) kontatzen du antzezlanak, eta unez une haien nortasuna berreraikitzearen beharraz, irudimena eta jolasa baliatuko dituzte bizitzan aurrera egiteko.














