

Tolosako Topic aretoan (20:30ean) aurkeztuko dute gaur Pello Ramirez ordiziarrak eta Xabier Zeberio tolosarrak On diskoa. Ramirezek, bere bakarkako bigarren diskoa prestatzen ari zenean, (Eskuz lurrari, Elkar, 2010) Zeberiori deitu zion nychelharparekin abesti bat jo zezan. Lanean hasi, eta estudioan “sekulako ezustea” hartu zuten biek, nychelharparen eta akordeoiaren –Ramirezek jotzen duen instrumentua– soinuak nahastuta sonoritate berezia sortzen zela ikusita. Orduan “zerbait” egitea pentsatu zuten. Elkartu, erreportarioa osatu, eta hamar kontzertu eman zituzten. Soilak. Biluziak. Bi pertsona, bi instrumentu eta “artifiziorik gabeko musika”, ia-ia era akustikoan jotakoa. Kontzertu horietan jotako abestiekin sortu duten On diskoa, autoedizio bidez. Aspalditik ezagutzen dute elkar Ramirezek eta Zeberiok. Badira hamahiru urte Alos Quartetekin elkarrekin jotzen dabiltzala. Ramirez biolontxelo jotzailea ere bada, eta Benito Lertxundirekin eta Piel Paul Berzaitzekin aritzen da zuzenean, besteak beste. Bi disko kaleratu ditu orain arte: Haize oihalak eta Eskuz lurrari. Zeberio, berriz, biolin jotzailea da, eta Oskorriko kide da aspalditik.

Astigarreta auzoan urteroko mus txapelketa jokatuko dute bihar. Arratsaldeko bostetan hasiko da lehia, Astauzel elkartean. Elkarteko bazkideek ez ezik, nahi duenak parte har dezake. Behin txapelketa bukatutakoan, afaria egingo dute, auzotarren artean.

Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak jakinarazi duenez, Loinatz jaietako danborradan ateratzeko entseguak asteartean, hilak 24, hasiko dituzte. Elkartearekin batera atera nahi duten guztiei egin diete bertara joateko deia.

Gaur gauean izango da Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia programazioaren azken antzezlana, Aqui va a pasar algo. Ordiziako Herri Antzokian izango da, 22:15ean, eta gazteleraz izango da. Umorezko ikuskizun komiko-poetikoa da, eta gizakiak bere esistentzia onartzeko duen gaitasunaz ari da. Oroimena galdu duten bi lagunen istorioa (Txubio Fernandez de Jauregi eta Miguel Garces) kontatzen du antzezlanak, eta unez une haien nortasuna berreraikitzearen beharraz, irudimena eta jolasa baliatuko dituzte bizitzan aurrera egiteko.

Maiatzaren 12an eta 13an Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian, eta horren harira, Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak hainbat ekitaldi antolatu nahi ditu azoka horren barruan. Ekitaldi horien prestatzen hasteko lehen bilera datorren astelehenean izango ...

Gaur eguerdian inauguratu dute Segurako Zerkalde kalea. Udaletxean kafetxo bat hartuz obraren inguruko datuak entzun ahal izan dituzte bertaratuek. Jarraian, Jermanene inguruan agurra dantzatu dute dantzariek eta zinta moztu dute. Zerkalde berria ikusi...

Datorren asteartean, hilak 24, egingo da Oianguko parkearen etorkizuna zehazteko joateko Ordiziako Udalak abian jarri duen partaidetza prozesua. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten prozesuaren nondik norakoak, eta inguratu ziren herritarrek prozesuarekiko izan zitzaketen kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Oiangu ordiziarren naturgunea dela jabetzea eta haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea eta adostea da prozesuaren helburua. Bideo proiekzio batekin eman zioten hasiera aurkezpenari, eta ondoren, Izaro Intsausti partaidetza zinegotziak prozesuaren berri eman zuen. Lau fasea izango ditu: lehenengoa, aurrelanei dagokiena, dagoeneko egin dute; bigarrenean, herritarrekin bilerak egingo dituzte (apirila-ekaina); hirugarrenean herritarren eta teknikarien arteko elkarrizketak bideratuko dituzte (ekaina-iraila); eta laugarrenean, prozesuaren emaitzen berri emango diete herritarrei (iraila-abendua). Oraingoa bilera fasea da, eta horietako lehenengoa datorren asteartean izango da. Hala ere, eta ordutegi kontuengatik inor bileretan parte hartu gabe gera ez dadin, bilera bakoitzerako bi egun posible jarri dituzte. Hauxe da egutegia: -1. bilera: apirilaren 24an, 19:00etan, edo apirilaren 26an, 15:00etan. -2. bilera: maiatzaren 8an, 19:00etan, edo maiatzaren 10ean, 15:00etan. -3. bilera: maiatzaren 22an, 19:00etan, edo maiatzaren 24an, 15:00etan. -4. bilera: ekainaren 5ean, 19:00etan (dena bilera bakarrean) Horrez gain, prozesuan zehar tresna izateko webgune bat jarri du martxan udalak, eta bertan lor daiteke prozesuari buruzko informazio osoa. [...]

Azken urteetako derbirik interesgarriena jokatuko dute bihar Estanda Ordiziak eta Tecuni Bilbok Ordiziako Majori kiroldegian (16:00). Areto futboleko Espainiako zilarrezko mailako behin-behineko liderra da Ordizian, eta Bilboko taldea hirugarren dago z...

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Majori kiroldegiak emakumeen korrika taldea sortu nahi dute “emakumeen jarduera fisikoa sustatzeko ideiarekin”. Ordiziako emakumeen kirol parte hartzearen diagnostikoaren arabera, desberdintasun fisikoak, interes ezberdinak, ikasketak, familia eta beste hainbat faktore direla medio, emakumeek gizonek baino nekezago heltzen diote kirolari. “Ordizian errealitate hori aldatu nahi dugu”, zehaztu dute sustatzaileek. Talde horretan parte hartu nahi duten emakumeek izena eman dezakete dagoeneko Majori kiroldegian. Ez dago ezer ordaindu beharrik. Hamasei urtetik gorako edozein emakumek har dezake parte –adinez nagusi ez direnek gurasoen baimena behar dute–. Asmoa astean bi egunetan elkartzea da, astearteetan eta ostegunetan, 19:00etan, eta Majorin elkartuko lirateke. Ordubete saioak lirateke, eta Hegoi Arrieta izango da irakaslea. Atzo egin zuten talde hori sortzeko deialdia Odilo Rivela kirol teknikariak eta Kristina Altuna Berdintasun teknikariak. Hamabost bat emakume ere azaldu ziren aurkezpen deialdira, eta sustatzaileek haien kezkei buruzko azalpenak eman zizkieten. Ezberdintasunak Altuna teknikariaren arabera, emakume nerabeek eta gazteek mutilek baino errazago uzten diote kirola egiteari, “sozializazioa desberdina izan delako emakumeentzat eta gizonentzat”. Horrez gain, teknikariak adierazi du “gizonek errazago” bilatzen dutela haientzako denbora, “baina emakumeek beste behar batzuei eman diete lehentasuna, zaintza eta etxeko ardurak tartean”. Emakumeen ariketa fisikoa “sozialki” ez dela berdin sustatzen adierazi du, eta “esanahai [...]
