Erdi Aroko azoka prestatzen hasteko bilera deitu du Jentilbaratzak
Maiatzaren 12an eta 13an Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian, eta horren harira, Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak hainbat ekitaldi antolatu nahi ditu azoka horren barruan. Ekitaldi horien prestatzen hasteko lehen bilera datorren astelehenean izango ...
Maiatzaren 12an eta 13an Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian, eta horren harira, Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak hainbat ekitaldi antolatu nahi ditu azoka horren barruan. Ekitaldi horien prestatzen hasteko lehen bilera datorren astelehenean izango da, hilak 23, Irriki elkartean, 19:00etan. Iaz festa moduko bat antolatu zuten Goen plazan, eta aurten, Nafarroak bere askatasuna zuela 500 urte bete direnean, “urteurren horren eskatzen duen mailako zerbait” egiteko asmoa adierazi dute. Herria girotzeko hitzaldiak, antzerkia, herri afaria eta dantzaldia izango dira asteburu horretan.
Asteleheneko bileraren helburua batzordeak osartu eta elkarlanean aritzea da. Honako lantaldeak sortu nahi dituzte: Burduntzi taldea; txosna taldea; sukaldari eta zerbitzari taldea (hiru taldetan: sukaldaritza taldea, txosnako zerbitzari taldea eta afari orduko zerbitzari taldea); plazako postua; musika taldea; antzezlan eta dantzari taldea; apaindura taldea; komunikazio taldea; eta apaindura.













