Estanda Ordizia eta Tecuni Bilboren arteko derbia bihar Majorin
Azken urteetako derbirik interesgarriena jokatuko dute bihar Estanda Ordiziak eta Tecuni Bilbok Ordiziako Majori kiroldegian (16:00). Areto futboleko Espainiako zilarrezko mailako behin-behineko liderra da Ordizian, eta Bilboko taldea hirugarren dago z...
Azken urteetako derbirik interesgarriena jokatuko dute bihar Estanda Ordiziak eta Tecuni Bilbok Ordiziako Majori kiroldegian (16:00). Areto futboleko Espainiako zilarrezko mailako behin-behineko liderra da Ordizian, eta Bilboko taldea hirugarren dago zazpi puntura –Ordiziako baino partida bat gutxiago jokatuta daude, hala ere–. Etxekoek partida irabazten badute, igoera fasea jokatzeko aukera asko izango lituzkete, liga bukatzeko hiru jardunaldi besterik ez direla falta kontuan hartuta. Egoera ikusita, zaleei partida ikustera joateko deia egin die Emilio Ortiz entrenatzaileak.













