Oianguko partaidetza prozesuaren lehen bilera asteartean izango da
Datorren asteartean, hilak 24, egingo da Oianguko parkearen etorkizuna zehazteko joateko Ordiziako Udalak abian jarri duen partaidetza prozesua. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten prozesuaren nondik norakoak, eta inguratu ziren herritarrek prozesuarekiko izan zitzaketen kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Oiangu ordiziarren naturgunea dela jabetzea eta haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea eta adostea da prozesuaren helburua. Bideo proiekzio batekin eman zioten hasiera aurkezpenari, eta ondoren, Izaro Intsausti partaidetza zinegotziak prozesuaren berri eman zuen. Lau fasea izango ditu: lehenengoa, aurrelanei dagokiena, dagoeneko egin dute; bigarrenean, herritarrekin bilerak egingo dituzte (apirila-ekaina); hirugarrenean herritarren eta teknikarien arteko elkarrizketak bideratuko dituzte (ekaina-iraila); eta laugarrenean, prozesuaren emaitzen berri emango diete herritarrei (iraila-abendua). Oraingoa bilera fasea da, eta horietako lehenengoa datorren asteartean izango da. Hala ere, eta ordutegi kontuengatik inor bileretan parte hartu gabe gera ez dadin, bilera bakoitzerako bi egun posible jarri dituzte. Hauxe da egutegia: -1. bilera: apirilaren 24an, 19:00etan, edo apirilaren 26an, 15:00etan. -2. bilera: maiatzaren 8an, 19:00etan, edo maiatzaren 10ean, 15:00etan. -3. bilera: maiatzaren 22an, 19:00etan, edo maiatzaren 24an, 15:00etan. -4. bilera: ekainaren 5ean, 19:00etan (dena bilera bakarrean) Horrez gain, prozesuan zehar tresna izateko webgune bat jarri du martxan udalak, eta bertan lor daiteke prozesuari buruzko informazio osoa. [...]
Datorren asteartean, hilak 24, egingo da Oianguko parkearen etorkizuna zehazteko joateko Ordiziako Udalak abian jarri duen partaidetza prozesua. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten prozesuaren nondik norakoak, eta inguratu ziren herritarrek prozesuarekiko izan zitzaketen kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Oiangu ordiziarren naturgunea dela jabetzea eta haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea eta adostea da prozesuaren helburua.
Bideo proiekzio batekin eman zioten hasiera aurkezpenari, eta ondoren, Izaro Intsausti partaidetza zinegotziak prozesuaren berri eman zuen. Lau fasea izango ditu: lehenengoa, aurrelanei dagokiena, dagoeneko egin dute; bigarrenean, herritarrekin bilerak egingo dituzte (apirila-ekaina); hirugarrenean herritarren eta teknikarien arteko elkarrizketak bideratuko dituzte (ekaina-iraila); eta laugarrenean, prozesuaren emaitzen berri emango diete herritarrei (iraila-abendua).
Oraingoa bilera fasea da, eta horietako lehenengoa datorren asteartean izango da. Hala ere, eta ordutegi kontuengatik inor bileretan parte hartu gabe gera ez dadin, bilera bakoitzerako bi egun posible jarri dituzte. Hauxe da egutegia:
-1. bilera: apirilaren 24an, 19:00etan, edo apirilaren 26an, 15:00etan.
-2. bilera: maiatzaren 8an, 19:00etan, edo maiatzaren 10ean, 15:00etan.
-3. bilera: maiatzaren 22an, 19:00etan, edo maiatzaren 24an, 15:00etan.
-4. bilera: ekainaren 5ean, 19:00etan (dena bilera bakarrean)
Horrez gain, prozesuan zehar tresna izateko webgune bat jarri du martxan udalak, eta bertan lor daiteke prozesuari buruzko informazio osoa.














