Ramirezek eta Zeberiok ‘On’ diskoa aurkeztuko dute gaur Tolosan
Tolosako Topic aretoan (20:30ean) aurkeztuko dute gaur Pello Ramirez ordiziarrak eta Xabier Zeberio tolosarrak On diskoa. Ramirezek, bere bakarkako bigarren diskoa prestatzen ari zenean, (Eskuz lurrari, Elkar, 2010) Zeberiori deitu zion nychelharparekin abesti bat jo zezan. Lanean hasi, eta estudioan “sekulako ezustea” hartu zuten biek, nychelharparen eta akordeoiaren –Ramirezek jotzen duen instrumentua– soinuak nahastuta sonoritate berezia sortzen zela ikusita. Orduan “zerbait” egitea pentsatu zuten. Elkartu, erreportarioa osatu, eta hamar kontzertu eman zituzten. Soilak. Biluziak. Bi pertsona, bi instrumentu eta “artifiziorik gabeko musika”, ia-ia era akustikoan jotakoa. Kontzertu horietan jotako abestiekin sortu duten On diskoa, autoedizio bidez. Aspalditik ezagutzen dute elkar Ramirezek eta Zeberiok. Badira hamahiru urte Alos Quartetekin elkarrekin jotzen dabiltzala. Ramirez biolontxelo jotzailea ere bada, eta Benito Lertxundirekin eta Piel Paul Berzaitzekin aritzen da zuzenean, besteak beste. Bi disko kaleratu ditu orain arte: Haize oihalak eta Eskuz lurrari. Zeberio, berriz, biolin jotzailea da, eta Oskorriko kide da aspalditik.
Tolosako Topic aretoan (20:30ean) aurkeztuko dute gaur Pello Ramirez ordiziarrak eta Xabier Zeberio tolosarrak On diskoa. Ramirezek, bere bakarkako bigarren diskoa prestatzen ari zenean, (Eskuz lurrari, Elkar, 2010) Zeberiori deitu zion nychelharparekin abesti bat jo zezan. Lanean hasi, eta estudioan “sekulako ezustea” hartu zuten biek, nychelharparen eta akordeoiaren –Ramirezek jotzen duen instrumentua– soinuak nahastuta sonoritate berezia sortzen zela ikusita.
Orduan “zerbait” egitea pentsatu zuten. Elkartu, erreportarioa osatu, eta hamar kontzertu eman zituzten. Soilak. Biluziak. Bi pertsona, bi instrumentu eta “artifiziorik gabeko musika”, ia-ia era akustikoan jotakoa. Kontzertu horietan jotako abestiekin sortu duten On diskoa, autoedizio bidez.
Aspalditik ezagutzen dute elkar Ramirezek eta Zeberiok. Badira hamahiru urte Alos Quartetekin elkarrekin jotzen dabiltzala. Ramirez biolontxelo jotzailea ere bada, eta Benito Lertxundirekin eta Piel Paul Berzaitzekin aritzen da zuzenean, besteak beste. Bi disko kaleratu ditu orain arte: Haize oihalak eta Eskuz lurrari. Zeberio, berriz, biolin jotzailea da, eta Oskorriko kide da aspalditik.














