Eskolako Agenda 21eko helburuak jakinarazi dizkiete ikasleek udal ordezkariei
Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko 50 ikasle Legazpiko udaletxean izan dira gaur goizean. Eskolako Agenda 21 programaren barruan, ikasturte honetan landu duten elikadura jasangarriaren gaia izan zuten hizpide alkatearekin eta Agenda 21eko eta gizarte zerbitzuetako zinegotziekin izandako bileran. Ikasleek ikasturtean landutakoaren inguruan ateratako ondorioak eta jasangarritasuna bultzatzeko hartutako konpromisoak jakinarazi dizkiete udal ordezkariei. Era berean, azken hiru ikasturteetan landutako gaiak ere errepasatu dituzte guztien artean, hau da, ekitate gabezia, Milurteko Garapen Helburuak eta mugikortasun iraunkorra. Amaitzeko, iraunkortasunaren gainean eragiteko neurriak hartu ditzala eskatu diete alkateari eta zinegotziei.

Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko 50 ikaslek hartu dute parte gaur goizean egin den bileran
Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko 50 ikasle Legazpiko udaletxean izan dira gaur goizean. Eskolako Agenda 21 programaren barruan, ikasturte honetan landu duten elikadura jasangarriaren gaia izan zuten hizpide alkatearekin eta Agenda 21eko eta gizarte zerbitzuetako zinegotziekin izandako bileran.
Ikasleek ikasturtean landutakoaren inguruan ateratako ondorioak eta jasangarritasuna bultzatzeko hartutako konpromisoak jakinarazi dizkiete udal ordezkariei. Era berean, azken hiru ikasturteetan landutako gaiak ere errepasatu dituzte guztien artean, hau da, ekitate gabezia, Milurteko Garapen Helburuak eta mugikortasun iraunkorra. Amaitzeko, iraunkortasunaren gainean eragiteko neurriak hartu ditzala eskatu diete alkateari eta zinegotziei.













