Haurren udako eskaintza prestatzeko ideia bilketa egingo dute Ataunen
Ataungo Udalak galdeketa bat banatu du herritarren artean, haurren eta gazteen udako aisialdi eskaintzan zer antolatzea nahiko luketen jakiteko. Ataungo haurren eta haien gurasoen nahiak jakin nahi ditu. Ideiak eta proposamenak emateko bilera egingo du...
Ataungo Udalak galdeketa bat banatu du herritarren artean, haurren eta gazteen udako aisialdi eskaintzan zer antolatzea nahiko luketen jakiteko. Ataungo haurren eta haien gurasoen nahiak jakin nahi ditu. Ideiak eta proposamenak emateko bilera egingo dute, bihar, asteazkena 10:00etan udaletxean. Posta elektronikoz ere bidal liteke (ataunaisia@ataun.net).
Galderen artean, honakoak daude:
- Zein ordutegi nahiko zenuke udako txokoetarako?
- Zein adin tarte bildu beharko luke udako txokoen eskaintzak?
- Aurreko urteetako zein esperientzia errepikatu beharko litzateke? Eta zein ez?
- Gurasoek parte hartu behar al dute?
- Udako txokoaz gain beste zein ekintza edo eskaintza nahiko zenuke egotea Ataunen udan zehar?
Galdera horien erantzunetatik jakin nahi dituzte Ataungo haur, gazte eta gurasoen nahian, udako jarduerak prestatu aurretik.












