Jon Maiak hitzaldia egingo du bihar Ordizian
Jon Maia idazle eta bertsolariak hitzaldi bat egingo du bihar arratsaldean, 18:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak gonbidatu du Maia solasaldira, udalak martxan jarri duen Udal Harrera Sarea proiektua...
Jon Maia idazle eta bertsolariak hitzaldi bat egingo du bihar arratsaldean, 18:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak gonbidatu du Maia solasaldira, udalak martxan jarri duen Udal Harrera Sarea proiektuaren barruan. Orain urte batzuk kaleratu zuen Riomundo liburuaren harira ariko da hizketan Maia, hitzaldiaren helburua haren familiak orain berrogei urte Espainiatik Euskal Herrira egin zuen migrazioaren berri ematea baita.
Maia, hala ere, ez da bakarrik ariko hitz aspertuan. Kataluniatik eta Zamoratik Ordiziara bizitzera etorritako bi herritarrek ere haien bizipenak kontatuko dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dute euskaratik gaztelerarako itzulpen zerbitzua egongo dela, eta haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko dutela.












