Legazpiko gaztetxeak hamabost urteko ibilbidea ospatuko du jaien atarian
Legazpiko gaztetxeak hamabost urte beteko ditu datorren apirilaren 30ean. Hori dela eta, egitarau zabala prestatu du Legazpiko Gazte Asanbladak Santikutz jaien atarian. Ostiralean hasita asteburu guztian zehar luzatuko dira jai giroan aurrera eramango diren ekintzak. Atzera begiratuta, balorazio positiboa egiten du Jokin Zabala, gaztetxeko kideak. «Urte guzti hauetan gauza asko antolatu dira», dio. Baina, kritikoa ere bada, azken urteetan gero eta jende gutxiago gerturatzen baita gauzak antolatzerako orduan. «Garai bateko filosofia galdu du gaztetxeak», gaineratu du Zabalak, «eta jendeak taberna bat bezala ikusten du gehiago, sormenerako gune baino», dio. Horregatik, urteurrenak hausnarketarako bide izatea ere nahi dute. «Lana badago egiteko», esan du, urteurrena orain den arren, «ekintza nagusiak urrian egingo baititugu», dio. Hori horrela, herritarrei antolaketa lanetan parte hartzeko gonbitea luzatu diete asanbladatik. Gaztetxearen 15. urteurreneko ospakizunak Apirilak 27, ostirala 19:00. Kolokoiaren igoera gaztetxean eta zurrakapote dastatzea, jaiei hasiera emateko. 22:30. Revolutionary Brothers taldearen eskutik kontzertua. Apirilak 28, larunbata 14:30. Bertso-pike bazkaria Gorka Ojanguren, Gorka Azkarate, Gorka Maiz, Asier Sasieta eta Nerea Elustondorekin. Apirilak 29, igandea 21:00. Afari merienda. Gaztetxeak sagardoa eta ardoa jarriko du. 22:30. Herriko taldeen kontzertua: Lortu eta Deaf Squad, besteak beste.
Legazpiko gaztetxeak hamabost urte beteko ditu datorren apirilaren 30ean. Hori dela eta, egitarau zabala prestatu du Legazpiko Gazte Asanbladak Santikutz jaien atarian. Ostiralean hasita asteburu guztian zehar luzatuko dira jai giroan aurrera eramango diren ekintzak.
Atzera begiratuta, balorazio positiboa egiten du Jokin Zabala, gaztetxeko kideak. «Urte guzti hauetan gauza asko antolatu dira», dio. Baina, kritikoa ere bada, azken urteetan gero eta jende gutxiago gerturatzen baita gauzak antolatzerako orduan. «Garai bateko filosofia galdu du gaztetxeak», gaineratu du Zabalak, «eta jendeak taberna bat bezala ikusten du gehiago, sormenerako gune baino», dio.
Horregatik, urteurrenak hausnarketarako bide izatea ere nahi dute. «Lana badago egiteko», esan du, urteurrena orain den arren, «ekintza nagusiak urrian egingo baititugu», dio. Hori horrela, herritarrei antolaketa lanetan parte hartzeko gonbitea luzatu diete asanbladatik.
Gaztetxearen 15. urteurreneko ospakizunak
Apirilak 27, ostirala
- 19:00. Kolokoiaren igoera gaztetxean eta zurrakapote dastatzea, jaiei hasiera emateko.
- 22:30. Revolutionary Brothers taldearen eskutik kontzertua.
Apirilak 28, larunbata
- 14:30. Bertso-pike bazkaria Gorka Ojanguren, Gorka Azkarate, Gorka Maiz, Asier Sasieta eta Nerea Elustondorekin.
Apirilak 29, igandea
- 21:00. Afari merienda. Gaztetxeak sagardoa eta ardoa jarriko du.
- 22:30. Herriko taldeen kontzertua: Lortu eta Deaf Squad, besteak beste.













