Manabu Sakamotok oparia egin dio Ordiziari
Ordiziako azokaren 500. urteurrena aitzakia hartuta egin du Manabu Sakamoto margolari japoniarrak obra hau. Xabi Mendizabal ordiziarrarekin egon zen Londresen Sakamoto, eta Ordiziara etorri zen 20 egun inguru pasatzera. Bertako giroa eta jendeak zeinen...
Ordiziako azokaren 500. urteurrena aitzakia hartuta egin du Manabu Sakamoto margolari japoniarrak obra hau. Xabi Mendizabal ordiziarrarekin egon zen Londresen Sakamoto, eta Ordiziara etorri zen 20 egun inguru pasatzera. Bertako giroa eta jendeak zeinen ongi hartzen zuen ikusita oso gustura eta zorretan sentitzen zen Sakamoto eta horregatik erabaki du, orain, azokak 500 urte bete dituen honetan, Ordiziari esker onezko opari hau egitea.
Margolana hareazko erloju bat da, non historia behetik gora kontatzen den:1512ko sutea, 1860an trena, 1925an plazako estalkia egin zeneko pilareak… ardiak, behiak, hazak, gaztak, Txindoki.. eta batez ere jende asko: bere ustez “azoka bat jendeak egiten baitu”.
Eta hareazko erlojua, kanpoko bi borobilekin, aurpegi ere bada. Honekin azaldu nahi du bera erlojutik (Ordiziatik) kanpo badago ere, bere parte
ere sentitzen dela.