Azken txanpan sartu dira Lazkaoko festak
Koadrilen eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon. Eguzkia lagun, kolorez jantzi dira kaleak eta bazterrak. Jai koloretsua izan da gaurkoa. Eguerdi partetik, kolore guztietako blusak soinean, koadrilek kaleak eta bazterrak bete dituzte. Jolasak ere egin ...
Koadrilen eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon. Eguzkia lagun, kolorez jantzi dira kaleak eta bazterrak. Jai koloretsua izan da gaurkoa. Eguerdi partetik, kolore guztietako blusak soinean, koadrilek kaleak eta bazterrak bete dituzte. Jolasak ere egin behar zituzten, baina bertan behera gelditu dira, gazteek eguzki izpiak lagunartean eta Bonberenea txarangaren doinura dantzatuz [bideoan] egoteko baliatu baitituzte.