Babes ofizialeko etxeen zozketaren emaitzak ikusgai
Joan den asteazken arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren emaitzak udalaren webgunean daude ikusgai. 326 eskatzailek (483 zenbaki denera) betetzen zituzten 56 etxebizitza babesturako baldintzak, eta elbarrituentzat egokitutako lau etxebizitzentzat 9 eskatzaile zeuden (18 zenbaki denera). San Joan auzoan eraikiko dira etxebizitza horiek. Zerrendak udal arreta bulegoan (08:00-13:30) eta Udaltzaingoan (07:00-21:00) ere kontsulta daitezke. Edozein argibidetarako ondoko telefonora deitu behar da: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen). Aburuza eraikuntza enpresak egingo ditu etxeok. Horietako batzuk etxebizitza, garaje eta trastelekuz osatutako etxeak izango dira, eta beste batzuk trastelekurik gabekoak. Etxebizitzen gehieneko erabilgarria 88 metro koadrokoa izango da, eta gutxienekoa, berriz, 55 metro koadrokoa.
Joan den asteazken arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren emaitzak udalaren webgunean daude ikusgai. 326 eskatzailek (483 zenbaki denera) betetzen zituzten 56 etxebizitza babesturako baldintzak, eta elbarrituentzat egokitutako lau etxebizitzentzat 9 eskatzaile zeuden (18 zenbaki denera). San Joan auzoan eraikiko dira etxebizitza horiek.
Zerrendak udal arreta bulegoan (08:00-13:30) eta Udaltzaingoan (07:00-21:00) ere kontsulta daitezke. Edozein argibidetarako ondoko telefonora deitu behar da: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen).
Aburuza eraikuntza enpresak egingo ditu etxeok. Horietako batzuk etxebizitza, garaje eta trastelekuz osatutako etxeak izango dira, eta beste batzuk trastelekurik gabekoak. Etxebizitzen gehieneko erabilgarria 88 metro koadrokoa izango da, eta gutxienekoa, berriz, 55 metro koadrokoa.