Beasainek hiru puntu ekarri ditu Gasteiztik, eta igoera faseko postuetan sartu da
Beasainek indarrez ekin dio ligaren azken txanpari. Aurreko asteburuko garaipenaren ondoren, berriz ere igoera faseko postuetan sartzeko aukera zuten, baina horretarako ezinbestekoa zen Gasteizen irabaztea. Esan eta egin. Iker Lasaren mutilek 1-3 iraba...
Beasainek indarrez ekin dio ligaren azken txanpari. Aurreko asteburuko garaipenaren ondoren, berriz ere igoera faseko postuetan sartzeko aukera zuten, baina horretarako ezinbestekoa zen Gasteizen irabaztea. Esan eta egin. Iker Lasaren mutilek 1-3 irabazi zioten Vitoria taldeari, partida osoan zehar nagusitu eta gero.
Beasaindarrek 11. minuturako aurrea hartu zuten markagailuan, Martinezen golari esker. Bere eguna izan zen atzokoa, bigarren gola ere berak egin baitzuen, 21.ean. Handik bi minutura, Arregik partida erabakita utzi zuen beasaindarrentzat, penaltia sartuta. Aurreneko zatia bukatu aurretik, arabarrek gola egin zuten. Baina bigarren zati osoan, Beasainek ondo eutsi zion aurreneko zatiko errentari.
Hiru puntu horiei esker, berriz ere igoera faseko postuetan sartu da Beasain. 4. dago orain, 68 punturekin (Zallarekin berdinduta, baina aldeko gol gehiagorekin). Bi jardunaldi besterik ez dira falta, baina erabakigarriak izango dira, biak ere. Datorren asteburuan, Eibar B taldea hartuko dute Loinatz zelaian.