Gernika izena jarri diote Segurako kale bati
Duela 25 urte, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela eta Segurako Udalak Bolaleku bezala ezagutzen den kalea Gernikako Arbolaren Enparantza bezala izendatu zuen. 25 urte geroago, joan den ostegunean, Gernika izenarekin izendatu zuten kale b...
25 urte geroago, joan den ostegunean, Gernika izenarekin izendatu zuten kale bera, bonbardaketaren egunean Gernikan gertatutakoa oroituz.
Kaleetako bozgorailuetan Pablo Sorozabalen Gernika abestia zegon jarrita arratsaldean, kanpaiak ere jo ziren Gernikan bonbardaketa egunean bizi izan zen egoera larria irudikatu nahian, kriseilu bat ere piztu zen, Picasoren Guernika irudia ere jarri zen izen bereko kalean…
Eta 19:00etan egin zen ekitaldian Gernikako bonbardaketan gertatutakoa laburtu zen, kalearen izena daraman plaka berria jarri zen, Agurra dantzatzu zuten, txistulariek eta koruak Gernika abestia interprettu zuten…
Ekitaldiaren amaieran, bertan zeuden herritarren Gernika artelanaren kopia txikiago batean, bakoitzak bere sinadura utzi zuen, udaletxean gordetzeko.