Hasi da festa Legazpin
Txupinazoarekin batera, ofizialki hasiera eman diete gaur eguerdian Legazpiko festei.Santikutzak aste osoan zehar luzatuko dira. Osteguna izango da festetako egun handia, Santikutz eguna, alegia. Egun horretan, ezpatadantza ekitaldia egingo dute udaletxe parean, eta ekitaldi honen barruan, Izadi-Zaleak elkarteak Olaria saria jasoko du. Ostegunera arte asko gelditzen da, baina. Gaur, esaterako Elbereth musika taldeak bere azken diska aurkeztuko du, Eroritako izarren lurraldea izenekoa. Beste bi talderekin batera igoko da oholtzara gaur Elbereth. LBO irratia, bertsotarako lizentzia ikuskizuna ere eskainiko dute gaur, 20:00etan Euskal Herria plazan. Ikusi festetako egitarau osoa
Ostegunera arte asko gelditzen da, baina. Gaur, esaterako Elbereth musika taldeak bere azken diska aurkeztuko du, Eroritako izarren lurraldea izenekoa. Beste bi talderekin batera igoko da oholtzara gaur Elbereth. LBO irratia, bertsotarako lizentzia ikuskizuna ere eskainiko dute gaur, 20:00etan Euskal Herria plazan.
Ikusi festetako egitarau osoa