
Bihar hasiko du Goierriko Hitzak sareko
lehiaketa berezia. Maiatza osoan zehar, egunkaria argitaratuko den egun bakoitzean sari bat banatuko da. Parte hartzea oso erraza da. Goizeko 9:00etan galdera bat planteatuko da webgune honetan. Galdera horren erantzuna, egun horretan argitaratu den egunkariko albisteren batean aurkitu ahalko da. Erantzunarekin eta parte hartzailearen izen-abizenekin eta herriarekin email bat bidali beharko da
goierrisarean@hitza.info helbidera, egun horretako 18:00ak baino lehen.
Sariak denetarikoak dira: diskak, liburuak, arropa, sarrerak….
•
Lehiaketaren webgunea