Airearen kalitateari buruzko ekintza plana aurkeztu die Eusko Jaurlaritzak udalei
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak airearen kalitatearen inguruko plana aurkeztu die Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udalei. Plan honek egoeraren diagnostikoa zein hartu beharreko neurriak hartzen ditu. Plana aurkezteko bilera apirilaren 25ean egin zuten, eta udalek hilabetean ekarpenak egiteko konpromisoa hartu dute; bide batez, jaurlaritzaren eta udalen arteko elkarlana bultzatzeko mahaia sortzea adostu dute. Airearen kalitateak soka luzea ekarri du Goierri garaian. Orain artean, Zumarragarekin lotu izan da, batik bat, kutsaduraren gaia. Plan honek dakarren berritasunetako bat da Urretxuko eta Legazpiko udalak inplikatzen dituela.

Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko bailaren argazkia, beren ezaugarri geomorfologikoek aireztatze txarreko eremu bihurtzen ditu, eta horrek partikulen kontzentrazioan eragin zuzena dauka . Gotzon Aranburu
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak airearen kalitatearen inguruko plana aurkeztu die Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udalei. Plan honek egoeraren diagnostikoa zein hartu beharreko neurriak hartzen ditu. Plana aurkezteko bilera apirilaren 25ean egin zuten, eta udalek hilabetean ekarpenak egiteko konpromisoa hartu dute; bide batez, jaurlaritzaren eta udalen arteko elkarlana bultzatzeko mahaia sortzea adostu dute.
Airearen kalitateak soka luzea ekarri du Goierri garaian. Orain artean, Zumarragarekin lotu izan da, batik bat, kutsaduraren gaia. Plan honek dakarren berritasunetako bat da Urretxuko eta Legazpiko udalak inplikatzen dituela.













