
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak airearen kalitatearen inguruko plana aurkeztu die Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udalei. Plan honek egoeraren diagnostikoa zein hartu beharreko neurriak hartzen ditu. Plana aurkezteko bilera apirilaren 25ean egin zuten, eta udalek hilabetean ekarpenak egiteko konpromisoa hartu dute; bide batez, jaurlaritzaren eta udalen arteko elkarlana bultzatzeko mahaia sortzea adostu dute. Airearen kalitateak soka luzea ekarri du Goierri garaian. Orain artean, Zumarragarekin lotu izan da, batik bat, kutsaduraren gaia. Plan honek dakarren berritasunetako bat da Urretxuko eta Legazpiko udalak inplikatzen dituela.

Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek, Xentimorik gabe antzezlana egingo dute ostiral honetan, 19:30ean hasita, Igartza jauregian. Asier Sotak zuzendutako lan horrek, munduan zehar kantari ezagunak imitatuz aritu den bikote baten istorioa kontatzen...

Beasaingo Udalak, legealdiko plana osatzeko hainbat bilera egingo ditu herritarrekin. Aurreneko bilera gaur arratsaldean izango da. Herriko talde, elkarte eta eragileekin bilduko dira, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Biharko berriz, herrigunetik ...


Ordiziako jai batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Hiru izango dira aztertuko dituzten gaiak: batetik, elkarteek festei begira duten programaz eta aurrekontuaz hitz egingo dute; bigarren gaia matutina edo goi...

Ordiziako kaleak dantzari txiki eta helduz beteko dira datorren igandean. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna biziberritu eta Ordizian azken hilabeetan sortu den dantza giroari bultzada emate aldera, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek I. Dantzari Eguna antolatu dute. Dantzari txikien zortzi taldeak (Iruñeko Amaiur; Donibane Lohizuneko Begiraleak; Lazkaoko Oin-Arin; Zumarragako Irrintzi; Zaldibiako Iztueta; Beasaingo Aurtzaka; eta Ordiziako Jakintza eta Urdaneta) Barandiaran plazan elkartuko dira ohi bezala 11:00etan. Hamaiketakoa egin ondoren, herriguneko kaleetan egingo dute desfilea. 270 bat dantzari txiki inguru elkartuko dira. Helduen lau taldeak, berriz, Altamira auzoan elkartuko dira desfilea egiteko. Pasaiako Ilunbe-Elkarbide, Iruñeko Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako dantzariak. Ehun bat lagun guztira. Horiek Altamiratik Buztuntzara, handik Lukusain plazara eta Barandiaran plazara egingo dute desfilea. Alardea denek elkarrekin Dantzari Eguneko berritasun nagusia helduen taldeen parte hartzea bada ere, haur eta helduek alarde bateratua egingo dutela ere bada. 13:15ak aldera hasiko dantzen alardea Barandiaran plazan, eta bi adin taldeek dantzak txandakatuko dituzte. Pilotalekuan bazkalduko dute denek ondoren, eta umeei jolaserako tartea utzi ondoren, erromeria izango dute arratsadean Arrabots taldearekin Plaza Nagusian.

Iaz baino ia 880.000 euro gutxiagoko aurrekontua da onartu berri dena; murrizketek eta zorrek eraginda

Youtubeko beasain90 erabiltzaileak legazpiko Santikutz jaien txupinazoa bideoz jaso du.

