Belen Arrondo eta Espainiatik etorritako etorkinak GoiBerriren hurrengo alean
Ostiralean GoiBerri aldizkariaren hamahirugarren etxeetara iritsiko da. Ale honetan, Belen Arrondo, STEE-EILAS sindikatuko bozeramailearen hitzek beteko dute gai nagusia. Espainiatik Euskal Herrira etorritako etorkinekin osatu da, aldiz, elkarrizketa. Beste ataletan, Iñigo Garrido, Rufino Iraola, Josu Etxezarreta artzain gaztea eta Legazpiko olarien historia aurkitu ahal izango dituzte irakurleek. Goierritik egiteko mendi ibilbide bat ere eskainiko du ale berria.














