Gaur egingo dute legealdiko plana osatzeko aurreneko bilera
Beasaingo Udalak, legealdiko plana osatzeko hainbat bilera egingo ditu herritarrekin. Aurreneko bilera gaur arratsaldean izango da. Herriko talde, elkarte eta eragileekin bilduko dira, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Biharko berriz, herrigunetik ...
Beasaingo Udalak, legealdiko plana osatzeko hainbat bilera egingo ditu herritarrekin. Aurreneko bilera gaur arratsaldean izango da. Herriko talde, elkarte eta eragileekin bilduko dira, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Biharko berriz, herrigunetik kanpoko auzoetako herritarrei egin diete deialdia. Arriarango elkartean bilduko dira, 19:00etan. Bilerara, Matxinbenta, Astigarreta, Garin, Arriaran, Gudugarreta eta Beasain mendiko auzotarrak gonbidatu dituzte.
Bilera horietan, datozen hiru urteetan egin beharrekoak jasoko dituzte. Udalak adierazi duenez, “Beasaingo herria zer izatea nahi dugun erabakitzeko, beasaindarren ekarpenak zuzen zuzenean herritarrengandik” jaso nahi dituzte. Bilera horietan, alkateak eta udal gobernuko zinegotziek parte hartuko dute.













