Ordiziako festa batzordeak bilera du gaur
Ordiziako jai batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Hiru izango dira aztertuko dituzten gaiak: batetik, elkarteek festei begira duten programaz eta aurrekontuaz hitz egingo dute; bigarren gaia matutina edo goi...
Ordiziako jai batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Hiru izango dira aztertuko dituzten gaiak: batetik, elkarteek festei begira duten programaz eta aurrekontuaz hitz egingo dute; bigarren gaia matutina edo goizaldeko danborrada izango da; eta hirugarrenean festei begira dauden proposamen eta ideia berriei buruz hitz egingo dute.













