Ordizian I. Dantzari Eguna ospatuko da igandean
Ordiziako kaleak dantzari txiki eta helduz beteko dira datorren igandean. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna biziberritu eta Ordizian azken hilabeetan sortu den dantza giroari bultzada emate aldera, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek I. Dantzari Eguna antolatu dute. Dantzari txikien zortzi taldeak (Iruñeko Amaiur; Donibane Lohizuneko Begiraleak; Lazkaoko Oin-Arin; Zumarragako Irrintzi; Zaldibiako Iztueta; Beasaingo Aurtzaka; eta Ordiziako Jakintza eta Urdaneta) Barandiaran plazan elkartuko dira ohi bezala 11:00etan. Hamaiketakoa egin ondoren, herriguneko kaleetan egingo dute desfilea. 270 bat dantzari txiki inguru elkartuko dira. Helduen lau taldeak, berriz, Altamira auzoan elkartuko dira desfilea egiteko. Pasaiako Ilunbe-Elkarbide, Iruñeko Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako dantzariak. Ehun bat lagun guztira. Horiek Altamiratik Buztuntzara, handik Lukusain plazara eta Barandiaran plazara egingo dute desfilea. Alardea denek elkarrekin Dantzari Eguneko berritasun nagusia helduen taldeen parte hartzea bada ere, haur eta helduek alarde bateratua egingo dutela ere bada. 13:15ak aldera hasiko dantzen alardea Barandiaran plazan, eta bi adin taldeek dantzak txandakatuko dituzte. Pilotalekuan bazkalduko dute denek ondoren, eta umeei jolaserako tartea utzi ondoren, erromeria izango dute arratsadean Arrabots taldearekin Plaza Nagusian.
Ordiziako kaleak dantzari txiki eta helduz beteko dira datorren igandean. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna biziberritu eta Ordizian azken hilabeetan sortu den dantza giroari bultzada emate aldera, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek I. Dantzari Eguna antolatu dute.
Dantzari txikien zortzi taldeak (Iruñeko Amaiur; Donibane Lohizuneko Begiraleak; Lazkaoko Oin-Arin; Zumarragako Irrintzi; Zaldibiako Iztueta; Beasaingo Aurtzaka; eta Ordiziako Jakintza eta Urdaneta) Barandiaran plazan elkartuko dira ohi bezala 11:00etan. Hamaiketakoa egin ondoren, herriguneko kaleetan egingo dute desfilea. 270 bat dantzari txiki inguru elkartuko dira.
Helduen lau taldeak, berriz, Altamira auzoan elkartuko dira desfilea egiteko. Pasaiako Ilunbe-Elkarbide, Iruñeko Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta Ordiziako dantzariak. Ehun bat lagun guztira. Horiek Altamiratik Buztuntzara, handik Lukusain plazara eta Barandiaran plazara egingo dute desfilea.
Alardea denek elkarrekin
Dantzari Eguneko berritasun nagusia helduen taldeen parte hartzea bada ere, haur eta helduek alarde bateratua egingo dutela ere bada. 13:15ak aldera hasiko dantzen alardea Barandiaran plazan, eta bi adin taldeek dantzak txandakatuko dituzte. Pilotalekuan bazkalduko dute denek ondoren, eta umeei jolaserako tartea utzi ondoren, erromeria izango dute arratsadean Arrabots taldearekin Plaza Nagusian.














