‘Xentimorik gabe’ obra antzeztuko dute ostiralean, Igartzan
Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek, Xentimorik gabe antzezlana egingo dute ostiral honetan, 19:30ean hasita, Igartza jauregian. Asier Sotak zuzendutako lan horrek, munduan zehar kantari ezagunak imitatuz aritu den bikote baten istorioa kontatzen...
Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek, Xentimorik gabe antzezlana egingo dute ostiral honetan, 19:30ean hasita, Igartza jauregian. Asier Sotak zuzendutako lan horrek, munduan zehar kantari ezagunak imitatuz aritu den bikote baten istorioa kontatzen du. Arrakastaz eta krisiz betetako ibilbide baten ondoren, Euskal Herrira itzuliko dira, herriminak jota. Musika eta umorea uztartzen du antzezlanak.













