Zaldibian atez ateko zabor bilketaren alde egin du udalak, hondakinak murrizteko azterketa abiarazita
Zaldibiako Udalak hiri hondakin kopurua gutxitzeko, konpostatze nahiz birziklatze tasak handitzeko eta hori lortzeko bilketa sistema berpentsatzeko erabakia hartu du. Zaborraren kudeaketa osoaren baitan, atez atekoaren alde agertu da puntu batean. Bilduko zinegotzien botoekin onartu zen erabakia, eta Zaldibia Herrigintzan taldeak kontra bozkatu zuen, apirilaren 24ko bilkuran. Onartutako mozioak, gisa horretako erabakia hartu duten Goierriko beste herrietan bezala, bost puntu ditu. «Ahalik eta hondakin gutxien» sortzeko azterketa egingo du, batetik, Sasieta Mankomunitatearekin batera. Herriko familien artean, konpostatze kanpaina burutzea da beste ekimen bat. «Zero zabor» egoerarantz jotzeko urratsak egite aldera, Sasietan lan-batzorde bat eratzeko ere jaso du mozioak. Bilketari dagokionez, eta gaur egun baino gehiago birziklatzeko, «emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde» egin du Udalak, zehaztuz «%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez atekoa» dela gaur egun. Eztabaida bilketaren gainean Gipuzkoako esparru politikoen artean zaborraren kontua hartzen ari den norabide berean, atez ateko bilketak eragin zuen Zaldibian ere bi udal taldeen arteko desadostasuna. Zaldibia Herrigintzanek kontrako jarrera azaldu zuen, «sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean». «Askoz garestiagoa» dela eta «eraginkorragoa denik» ez dela erakutsi gaineratu zuen oposizioak. Bilduk gezurtatu egin ditu adierazpen horiek, PIGRUG plangintzan 2002an jada atez atekoa bost ontziko sistema baino «hobea» [...]
Zaldibiako Udalak hiri hondakin kopurua gutxitzeko, konpostatze nahiz birziklatze tasak handitzeko eta hori lortzeko bilketa sistema berpentsatzeko erabakia hartu du. Zaborraren kudeaketa osoaren baitan, atez atekoaren alde agertu da puntu batean. Bilduko zinegotzien botoekin onartu zen erabakia, eta Zaldibia Herrigintzan taldeak kontra bozkatu zuen, apirilaren 24ko bilkuran.
Onartutako mozioak, gisa horretako erabakia hartu duten Goierriko beste herrietan bezala, bost puntu ditu. «Ahalik eta hondakin gutxien» sortzeko azterketa egingo du, batetik, Sasieta Mankomunitatearekin batera. Herriko familien artean, konpostatze kanpaina burutzea da beste ekimen bat. «Zero zabor» egoerarantz jotzeko urratsak egite aldera, Sasietan lan-batzorde bat eratzeko ere jaso du mozioak.
Bilketari dagokionez, eta gaur egun baino gehiago birziklatzeko, «emaitza onenak lortzen dituen hiri hondakinen bilketaren alde» egin du Udalak, zehaztuz «%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez atekoa» dela gaur egun.
Eztabaida bilketaren gainean
Gipuzkoako esparru politikoen artean zaborraren kontua hartzen ari den norabide berean, atez ateko bilketak eragin zuen Zaldibian ere bi udal taldeen arteko desadostasuna. Zaldibia Herrigintzanek kontrako jarrera azaldu zuen, «sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean». «Askoz garestiagoa» dela eta «eraginkorragoa denik» ez dela erakutsi gaineratu zuen oposizioak.
Bilduk gezurtatu egin ditu adierazpen horiek, PIGRUG plangintzan 2002an jada atez atekoa bost ontziko sistema baino «hobea» dela aitortu zela gogoraraziz. Beste herrialde batzuetako esperientziak ere parekatu dituzte, Italiakoa kasu, eta parte-hartze, bildutako kalitate zein kantitate aldagaietan atez atekoak «irabazten» duela gaineratuz.
Atez ateko sistema jartzea ere hiri hondakinen plangintzan —«errausketazaleen biblia» deitu dio— jasotakoa betetzea dela oroitarazi, eta egitasmoa ez «politizatzeko» eskatu du Bilduk.
Gipuzkoako aholku batzordeak lehen bilera egin du, tartean Sasieta dagoela
DHiri hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko Gipuzkoako aldundiaren aholku batzordeak atzo arratsaldean egin zuen aurreneko bilkura, Diputatuen Kontseiluak organoa sortzea otsailean onartu ondoren. 45 kidek osatu dute, eta tartean da Sasieta Mankomunitateko lehendakari Azeari Andonegi. Beste mankomunitateek, alderdi politikoek, erakundeek —jaurlaritza, udalak, hondakinen kontsortzioa…—, sindikatuek, enpresariek eta gizarte eragileek dute presentzia aholku batzordeak.
Hondakinen kudeaketa herrialdearen beharretara egon dadin plagintza «interpretatzea» da batzordearen egiteko bat, eta egiten ari den bilketa guztia aztertzea, bai plangintza orokorrari dagokiona, bai kudeaketarako hartzen diren erabakiena. Proposamenak irizpide bezala hartuko ditu aldundiak.