Aita Pasiotarren komentuan bilkura egingo dute ehungarren urteurrenean
Pasiotar kongregazioko Jesusen Bihotzaren Probintziak seminario gisako ikastetxea jarri zuen martxan 1911n, Gabiriako Eztanda ibaixka-ertzean. Orduz geroztik 100 urte jada bete direla ospatzeko, elkarretaratze berezia prestatu dute Gabirian igande honetarako. Komentua izan aurretik bainuetxea izan zen, eta komentua itxi zenetik, 1964an, Edersal baldosa txikien lantegia egon da eraikin berean. Euskal Herrian sortu zen lehen barnetegia izan daitekeela uste da, urte bakoitzean 250-300 ikasle inguru egoten ziren, eta udako oporretan ere ez ziren etxera itzultzen ikasleak hasierako garaietan, amaieran, udan 15 egunez etxera joaten hasi baziren ere. Garaiko ikastetxe erlijioso gehienetan bezala, erlijioa, latina, gramatika, matematika,musika, greko klasikoa… ikasteaz gain euskara ere ikasagitzat zuten. Ikasle ibilitakoek «euskaraz eta euskalzaletasunaz asko ikasi» zutela diote, frankismoaren itzalpean horretarako garairik errazenak ez baziren ere.Ikasgai horretako irakasle zen, esaterako, gaur egun Gabiriako apaiza den Koldo Sarasola. Igandean berriro elkarrekin Horrelakoak eta beste modu askotako oroitzapenak izango dituzte igande honetan Gabirian, bertan ikasten eta irakasten ibili zirenek. Goizeko 10:30ean elkartuko dira ikastetxe ondoan dagoen Lourdesko Amaren haitzuloan. Eguerdian luntxa egingo dute Gabiriako elizpeko babesean, eta 12:45ean barrura sartu eta eukaristia egingo dute argazki emanaldi eta guzti, 1911-1964 bitartean bizitakoak gogoratuz. Eguna borobiltzeko 14:30ean Korta jatetxera joango dira bazkaltzera.
Euskal Herrian sortu zen lehen barnetegia izan daitekeela uste da, urte bakoitzean 250-300 ikasle inguru egoten ziren, eta udako oporretan ere ez ziren etxera itzultzen ikasleak hasierako garaietan, amaieran, udan 15 egunez etxera joaten hasi baziren ere.
Garaiko ikastetxe erlijioso gehienetan bezala, erlijioa, latina, gramatika, matematika,musika, greko klasikoa… ikasteaz gain euskara ere ikasagitzat zuten. Ikasle ibilitakoek «euskaraz eta euskalzaletasunaz asko ikasi» zutela diote, frankismoaren itzalpean horretarako garairik errazenak ez baziren ere.Ikasgai horretako irakasle zen, esaterako, gaur egun Gabiriako apaiza den Koldo Sarasola.
Igandean berriro elkarrekin
Horrelakoak eta beste modu askotako oroitzapenak izango dituzte igande honetan Gabirian, bertan ikasten eta irakasten ibili zirenek. Goizeko 10:30ean elkartuko dira ikastetxe ondoan dagoen Lourdesko Amaren haitzuloan. Eguerdian luntxa egingo dute Gabiriako elizpeko babesean, eta 12:45ean barrura sartu eta eukaristia egingo dute argazki emanaldi eta guzti, 1911-1964 bitartean bizitakoak gogoratuz. Eguna borobiltzeko 14:30ean Korta jatetxera joango dira bazkaltzera.













