Altzagaraten erromeria egingo dute, igandean
Urteroko erromeria igandean, maiatzak 20, egingo dute Altzagarate gainean (Altzaga). Eguerdiko 12:30ean meza izango da lehenik, bertako Andre Mari baselizan. Ondoren, egun osoan zehar festa giroa jarriko dute bertsolariek eta trikitilariek. Musika jotz...
Urteroko erromeria igandean, maiatzak 20, egingo dute Altzagarate gainean (Altzaga). Eguerdiko 12:30ean meza izango da lehenik, bertako Andre Mari baselizan. Ondoren, egun osoan zehar festa giroa jarriko dute bertsolariek eta trikitilariek. Musika jotzen Ansorregi eta Larrañaga ariko dira, eta bertsotan Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu bertsolariak.