Herrira plataforma eta Lurdes Auzmendi hizpide GoiBerriren 15. alean
GoiBerri aldizkariaren hamabosgarren aleak euskal preso politikoen defentsan sortu diren Herrira taldeak ditu hizpide. Maiatzaren 19an egingo duten Goazen plazara! ekimena hartuko dute oinarritzat. Elkarrizketa, Lurdes Auzmendiri egin diote, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeari. Andoni Mikelarena, futbol epaile gazteak hartuko du gazteen atala, eta Mundutarrak Goierrin atalean, azkenik, Antonio Manuel Da Silva izango da protagonista, Urretxun bizi den portugaldarra.