Majorik eskaintza berriak ditu udako kanpainan
Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren orde...
Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren ordez, udalekuak eskainiko ditu Majorik 09:00etatik 13:00era. Gosaltzeko, bazkaltzeko eta zaintza zerbitzua ere eskainiko ditu. Udako kanpaina ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango da.
Udalekoak bi mailatan banatu dituzte. Lehenengoan 3 eta 6 urte arteko haurren zaintza eta jolasak izango dira, eta ludoteka baten antzeko zerbitzua eskainiko du. Bigarrenean, berriz, 1. mailatik gorako haurrek hainbat kirol ezagutzeko aukera izango dute: igeriketa, waterpoloa, eskalada, patinajea…
Helduentzat ere ikastaroak izango dira astearte eta ostegun goizetan (aerobik, spinning, pilates edo Gap). Arratsaldeetako orain arteko ikastaroei eutsiko diete (astelehen eta asteazkenetan), baina ordutegietan aldaketak egon daitezkeela iragarri dute.
Tarifei buruzko informazioa 943 80 58 50 telefonoan eskura daiteke, eta baita kiroldegiaren webgunean ere.