Merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute Ordizian
Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta de...
Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta dendak dira–, eta bihartik hilaren 29ra produktu sorta baten zozketan sartuko dira saltoki horietan erosketak egiten dituzten bezeroek.
Sariketa horretan parte hartzea erraza izango da. Erositako bi produkturen izenak euskaraz idatzi beharko ditu bezeroak, eta dendan egongo den kutxatxoan sartu. Zozketa hilaren 29an egingo da, eta hurrengo egunean jakinaraziko dituzte sarituen izenak.