Monttek zortzi langile kaleratu dituela salatu du LAB sindikatuak Beasainen
Beasaingo Montte enpresak maiatzean zortzi langile kaleratu dituela eta, prentsaurrekoa eskaini du LAB sindikatuak. Enpresak azken hilabeteetan langileekiko izan duen jarrera salatu dute, «langileak behartu, eta horrela, nahi duena lortzen duela» leporatuz. Gaur eguerdian, Beasainen Montte enpresak duen egoitzaren aurrean egin dute kaleratutako zenbait langilek prentsa aurreko agerraldia, LAB sindikatuaren babesarekin. Bertan azaldu dutenez, zortzi langile hauen kaleratzeak izan dira «Montte azkenaldian erakusten ari den jarreraren azken adibidea», baina «langileen aurkako neurriak» lehenagotik datozela argitu du, Alex Orbegozo kaleratutako langileetako batek, guztien izenean. Azaldu duenez, 2011ko abenduan hartu zuen langileei eragingo zien lehenengo neurria enpresak. «72 langile ginen orduan enpresan, eta guztiei 2012ko soldata jaisteko erabakia hartu zuen orduan zuzendaritzak», esan du. Orokorrean, soldatak %6 jaitsi zizkietela zehaztu dute kaleratutako langileek, baina langile batzuen kasuan jaitsiera «%10ekoa ere izan dela» ziurtatu dute. Kaleratzeak ekiditeko, soldata jaitsiera, «derrigorrezkoa» zela argudiatu zuen orduan enpresak. Langileek, enpresak esandako sinetsi zuten eta «proposatutako soldata jaitsiera hura onartu genuen», adierazi dute. Enpresako zuzendaritzak agindutakoa «ez duela bete» salatu dute Montteko langileek, maiatzaren 3an zortzi langile kaleratu baitzituzten. Enpresaren helburua bakarra dela esan du Orbegozok: «edozeren gainetik, euren irabaziei eustea», hain zuzen. Langileak, «harrituta» daudela aitortu dute. Enpresak esan duenez, salmentek behera egin dute, eta hori [...]
Beasaingo Montte enpresak maiatzean zortzi langile kaleratu dituela eta, prentsaurrekoa eskaini du LAB sindikatuak. Enpresak azken hilabeteetan langileekiko izan duen jarrera salatu dute, «langileak behartu, eta horrela, nahi duena lortzen duela» leporatuz.
Gaur eguerdian, Beasainen Montte enpresak duen egoitzaren aurrean egin dute kaleratutako zenbait langilek prentsa aurreko agerraldia, LAB sindikatuaren babesarekin. Bertan azaldu dutenez, zortzi langile hauen kaleratzeak izan dira «Montte azkenaldian erakusten ari den jarreraren azken adibidea», baina «langileen aurkako neurriak» lehenagotik datozela argitu du, Alex Orbegozo kaleratutako langileetako batek, guztien izenean.
Azaldu duenez, 2011ko abenduan hartu zuen langileei eragingo zien lehenengo neurria enpresak. «72 langile ginen orduan enpresan, eta guztiei 2012ko soldata jaisteko erabakia hartu zuen orduan zuzendaritzak», esan du. Orokorrean, soldatak %6 jaitsi zizkietela zehaztu dute kaleratutako langileek, baina langile batzuen kasuan jaitsiera «%10ekoa ere izan dela» ziurtatu dute.
Kaleratzeak ekiditeko, soldata jaitsiera, «derrigorrezkoa» zela argudiatu zuen orduan enpresak. Langileek, enpresak esandako sinetsi zuten eta «proposatutako soldata jaitsiera hura onartu genuen», adierazi dute. Enpresako zuzendaritzak agindutakoa «ez duela bete» salatu dute Montteko langileek, maiatzaren 3an zortzi langile kaleratu baitzituzten. Enpresaren helburua bakarra dela esan du Orbegozok: «edozeren gainetik, euren irabaziei eustea», hain zuzen.
Langileak, «harrituta» daudela aitortu dute. Enpresak esan duenez, salmentek behera egin dute, eta hori izan da, hain zuzen, zortzi langile hauek kaleratzeko arrazoi nagusia. Langileek, baina, «lana egon badagoela» esan dute, eta beraiek kaleratu zituzten egunera artea lan erritmoa «ordura arteko bera» zela ziurtatu dute. Are gehiago, enpresak «milaka euroko irabaziak» izan ditu eta horregatik kaleratzeak «onartezinak» direla esanez amaitu zuten.