Umeentzako arrantza txapelketa egingo dute igandean, Igartzan
Beasaingo Loinatz jaiak direla eta, Aitzo-Zorrotz elkarteak umeentzako amuarrain eta barbo arrantza txapelketa antolatu du iganderako; Oria ibaian izango da, Igartza ondoan. Parte hartzeko, egunean bertan eman behar da izena, 08:30etik 09:00etara
Beasaingo Loinatz jaiak direla eta, Aitzo-Zorrotz elkarteak umeentzako amuarrain eta barbo arrantza txapelketa antolatu du iganderako; Oria ibaian izango da, Igartza ondoan. Parte hartzeko, egunean bertan eman behar da izena, 08:30etik 09:00etara –txapelketa bederatzietan hasiko da–. Ondoren, 12:00etatik aurrera, arrantzako elite taldekoek erakustaldia egingo dute.