Azokako emakumezko baserritarrei omenaldia egingo die bihar Kimetzek
Ordiziako Kimetz emakume taldeak asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikusarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus-entzunezkoa egin du. Ikus-entzunezkoa bihar, hilaren 23, jarriko dute ikusgai azokan bertan. Bide batez, egun hori baliatuko dute azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Horren berri emateko prentsaurrekoa egin zuen joan den ostiralean Kimetzek. Belen Balerdiren esanetan, Kimetzen helburuen artean dago emakumeek edozein esparrutan egiten duten lana ikusarazi eta balioan jartzea. «Proiektu honek bete-betean egiten du bat Kimetz elkarteak dituen helburuekin». Ikus-entzunezkoa egiterakoan Farapi Antropologia Aplikatuko zentroaren eta Estiko ekoiztetxeen laguntza izan du Kimetzek. Dokumentalean azokan lan egiten duten bost emakumeren testigantzak bildu dituzte, ordu laurdena irauten duen lanean. «Emakume horiek aukeratzerakoan, aniztasuna hartu dugu aintzat. Horregatik, adin ezberdinetako emakumeak aukeratu ditugu, jatorri ezberdina dutenak, eta azokan produktu ezberdinak saltzen dituztenak», nabarmendu du Farapiko Nerea Eliasek. Azokako eta etxeko lana Aramako Aiesta baserriko Miren Jauregik, Idiazabalgo Kalbario baserriko Amaia Alkortak, Zaldibiako Lizarraga baserriko Itziar Etxeberriak, Aramako Agerre baserriko Maria Rosario Urretabizkaiak eta Gabiriko Beheko Etxe baserriko Anttoni Murgiondok hartu dute parte ikus-entzunezkoan. «Haien testigantzen bitartez, azokan egiten duten lana ez ezik, etxean ere egiten dutena islatzen saiatu gara», gaineratu du Farapiko kideak. Kimetz emakume taldekoek oparitxo bana [...]
Horren berri emateko prentsaurrekoa egin zuen joan den ostiralean Kimetzek. Belen Balerdiren esanetan, Kimetzen helburuen artean dago emakumeek edozein esparrutan egiten duten lana ikusarazi eta balioan jartzea. «Proiektu honek bete-betean egiten du bat Kimetz elkarteak dituen helburuekin».
Ikus-entzunezkoa egiterakoan Farapi Antropologia Aplikatuko zentroaren eta Estiko ekoiztetxeen laguntza izan du Kimetzek. Dokumentalean azokan lan egiten duten bost emakumeren testigantzak bildu dituzte, ordu laurdena irauten duen lanean. «Emakume horiek aukeratzerakoan, aniztasuna hartu dugu aintzat. Horregatik, adin ezberdinetako emakumeak aukeratu ditugu, jatorri ezberdina dutenak, eta azokan produktu ezberdinak saltzen dituztenak», nabarmendu du Farapiko Nerea Eliasek.
Azokako eta etxeko lana
Aramako Aiesta baserriko Miren Jauregik, Idiazabalgo Kalbario baserriko Amaia Alkortak, Zaldibiako Lizarraga baserriko Itziar Etxeberriak, Aramako Agerre baserriko Maria Rosario Urretabizkaiak eta Gabiriko Beheko Etxe baserriko Anttoni Murgiondok hartu dute parte ikus-entzunezkoan. «Haien testigantzen bitartez, azokan egiten duten lana ez ezik, etxean ere egiten dutena islatzen saiatu gara», gaineratu du Farapiko kideak.
Kimetz emakume taldekoek oparitxo bana emango diete bihar azokako emakume guztiei, «emakumetik emakumera, egiten duten lana aitortzeko». Txistulari eta dantzariak ere izango dira.
Biharko egitaraua
09:00. ‘Gaur 8 azokan’ dokumentalaren aurkezpena.
11:00. Emakume baserritarren omenaldi ekitaldia.
11:30. Emakume baserritarrei oroigarri banaketa.














