Ekainaren 2an izango da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa
Ordiziako Txindoki atletismo taldeak Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa antolatu du ekainaren 2rako. Izena emateko ez dago ezer ordaindu beharrik, bakar-bakarrik mezu bat bidali behar da ekainaren 1erako elkartearen helbide elektronikora, taldea...
Ordiziako Txindoki atletismo taldeak Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa antolatu du ekainaren 2rako. Izena emateko ez dago ezer ordaindu beharrik, bakar-bakarrik mezu bat bidali behar da ekainaren 1erako elkartearen helbide elektronikora, taldearen izena eta arduradunaren telefono zenbakia jarriz. Taldeak lau kidez osatuak izan behar dira, eta horietako bat bakarrik egon daiteke atletismoan federatua. Hauek dira probak: 100 metro, 1.000 metro, altuerako jauzia, xabalina eta 4×100. Gehienez 18 taldek parte hartu ahal izango dute. Probak 17:30ean hasiko dira Altamira estadioan, eta parte hartzaile guztiek jasoko dute saria.