Itsasondon Nazioen Munduaren ‘flashmobaren’ entsegua egingo dute, ostiralean
Nazioen Mundua Goierriko ekimenak autodeterminazio eskubidearen alde Lazkaon ospatuko du aurtengo jaialdia, ekainaren 9an. Baina bada Goierri osora zabaltzeko moduko jarduera bat: flashmoba edo dantza-koreografia, Eskuetan abestiaren musikara egingo de...
Nazioen Mundua Goierriko ekimenak autodeterminazio eskubidearen alde Lazkaon ospatuko du aurtengo jaialdia, ekainaren 9an. Baina bada Goierri osora zabaltzeko moduko jarduera bat: flashmoba edo dantza-koreografia, Eskuetan abestiaren musikara egingo den taldeko dantzaldi erraldoia, egun horretan bertan. Itsasondon ere parte hartzeko deia egin dute, eta prestatze saioa egingo dute. Entsegua ostiralean, maiatzak 25, 17:00etan izango da. Itsasondoarrek eta Lazkaoko entsegura joaterik izan ez zuten goierritar orok parte hartu ahalko dute.












