Lazkaon ‘Eskuetan’ flashmoba entseatzen (bideoa)
Nazioen Munduak Lazkaon ekainaren 9an egingo duen Gure esku dago jaialdirako flashmoba edo dantza-koreografia prestatzen hasi dira. Larunbatean plazako pilotalekuan ehundik gora lagun elkartu ziren, Eskuetan abestiaren musikara dantza-pausoak ikasteko. Izaskun Forcada dantzaria eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx aritu ziren erakusle. Parte hartzeko izena eman zuten, gero. Bestetik, Nazioen Munduak boluntarioak eskatu ditu, antolakuntzan laguntzeko. Ekainaren 9an tabernan zerbitzatzen, aparkalekuetan zaintzan, kontzertuko segurtasunean, eta bestelako zereginetan lan egiteko prest daudenek izen-abizenak eta telefono zenbakia bidal ditzakete, nazioenmundua@nazioenmundua.net helbidera. Asto-kaka lehiaketarako zozketa-txartelak saltzeko ere lagunak behar dituzte.
Nazioen Munduak Lazkaon ekainaren 9an egingo duen Gure esku dago jaialdirako flashmoba edo dantza-koreografia prestatzen hasi dira. Larunbatean plazako pilotalekuan ehundik gora lagun elkartu ziren, Eskuetan abestiaren musikara dantza-pausoak ikasteko. Izaskun Forcada dantzaria eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx aritu ziren erakusle. Parte hartzeko izena eman zuten, gero.
Bestetik, Nazioen Munduak boluntarioak eskatu ditu, antolakuntzan laguntzeko. Ekainaren 9an tabernan zerbitzatzen, aparkalekuetan zaintzan, kontzertuko segurtasunean, eta bestelako zereginetan lan egiteko prest daudenek izen-abizenak eta telefono zenbakia bidal ditzakete, nazioenmundua@nazioenmundua.net helbidera. Asto-kaka lehiaketarako zozketa-txartelak saltzeko ere lagunak behar dituzte.