Santa Ana jaietako aurreskuan bikoteka eman beharko dute izena haurrek
Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi, uztailean entsegu gehiegi– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar eta etzi artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa da. Neskaren batek ez badu bikote mutilik aurkitzen, bi neskak eman ahal izango dute izena, baina bietako batek mutilen dantzak egin beharko ditu mutilez jantzita. Apuntatzeko garaian bikoteak berak horrela adierazi beharko du. Entseguak ekainean hasi Entseguak ekainean hasiko dira, eta Jakintza Ikastolaren Villa Eugenia eraikinean izango dira. Mutilen entseguak egun hauetan izango dira: ekainaren 1, 8, 15, 22 eta 29an, 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara. Neskenak, berriz, honako egunetan izango dira: ekainaren 6, 13, 20 eta 27an, 17:00etatik 18:00etara, edo 18:00etatik 19:00etara. Entsegu orokorrak umeen asteburu aurreko egunetan izango dira, uztailaren 16an, 17an, 18an eta 19an.
Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi, uztailean entsegu gehiegi– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Bihar eta etzi artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa da. Neskaren batek ez badu bikote mutilik aurkitzen, bi neskak eman ahal izango dute izena, baina bietako batek mutilen dantzak egin beharko ditu mutilez jantzita. Apuntatzeko garaian bikoteak berak horrela adierazi beharko du.
Entseguak ekainean hasi
Entseguak ekainean hasiko dira, eta Jakintza Ikastolaren Villa Eugenia eraikinean izango dira. Mutilen entseguak egun hauetan izango dira: ekainaren 1, 8, 15, 22 eta 29an, 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara. Neskenak, berriz, honako egunetan izango dira: ekainaren 6, 13, 20 eta 27an, 17:00etatik 18:00etara, edo 18:00etatik 19:00etara. Entsegu orokorrak umeen asteburu aurreko egunetan izango dira, uztailaren 16an, 17an, 18an eta 19an.













