Sendabelarren eta xaboi naturalen tailerra antolatu dute Ordizian
Ordiziako Goierriko Baratza dendak eta Irriki kultur elkarteak sendabelarrak ezagutzeko eta xaboi naturalak egiteko ikastaroa antolatu dute ekainaren 1, 2 eta 3rako. Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 zenbakira deituta eman behar da izena. Matrikulak 45 euro balio du eta plaza kopuru mugatua dago. Maialen Sarasola ordiziarrak emango du ikastaroa. Parte hartzaileek xaboiak eta beste zenbait erremedio eramango dituzte etxera. Ikastaroaren programa Ekainaren 1ean (19:00-21:00), landaren destilazioa alanbikean nola egiten den erakutsiko dute. Hurrengo egunean (09:00-13:00), sendabelar bakoitza zertarako den, eta nola eta noiz jaso behar den irakatsiko dute, eta azken saioan, ekainaren 3an, sendabelarrak biltzeko irteera bat egingo dute 09:00etatik 14:00etara.
Ordiziako Goierriko Baratza dendak eta Irriki kultur elkarteak sendabelarrak ezagutzeko eta xaboi naturalak egiteko ikastaroa antolatu dute ekainaren 1, 2 eta 3rako. Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 zenbakira deituta eman behar da izena. Matrikulak 45 euro balio du eta plaza kopuru mugatua dago. Maialen Sarasola ordiziarrak emango du ikastaroa. Parte hartzaileek xaboiak eta beste zenbait erremedio eramango dituzte etxera.
Ikastaroaren programa
Ekainaren 1ean (19:00-21:00), landaren destilazioa alanbikean nola egiten den erakutsiko dute. Hurrengo egunean (09:00-13:00), sendabelar bakoitza zertarako den, eta nola eta noiz jaso behar den irakatsiko dute, eta azken saioan, ekainaren 3an, sendabelarrak biltzeko irteera bat egingo dute 09:00etatik 14:00etara.