Toby Freeman Inglaterrara itzuliko da
Informazio jario handiarekin dabil azken egunetan Ordizia Rugby Elkartea. Kesomi Lolotongak, Tom Parkerrek eta Paul Healy kirol zuzendariak ez dutela jarraituko gauza jakina da honezkero, eta gaurko kontua da Toby Freeman Inglaterrara itzuliko dela. Inglaterrako National One mailan ari den Rhoterham Titans taldeak eskaintza bat egin dio, eta hara itzultzeko erabakia hartu du jokalari inglesak. AVIVA Premiership Inglaterrako maila gorenaren ondorengo maila da National One, eta Rhoterham Titans liga horretako oilarretako bat da. Maila bikaineko errugbilariek jokatu izan dute Freemanen hurrengo taldean, honakoek besteak beste: Oriol Ripoll, Ramiro Pez italiarra, Erik Lund, Sean Lamont eskoziarra, David Strettle inglesa… Ordizia Rugby Elkarteak jakinarazi du Freemanen eta beste jokalarien bajak betetzeko lanean ari dela, eta egun gutxi barru iragarriko dituela zein diren fitxaketa berriak. Etorriko diren jokalarien lana zelaian nabarmentzea izango da, eta harrobiko jokalariei babesa eman eta osagarriak izatea.
Informazio jario handiarekin dabil azken egunetan Ordizia Rugby Elkartea. Kesomi Lolotongak, Tom Parkerrek eta Paul Healy kirol zuzendariak ez dutela jarraituko gauza jakina da honezkero, eta gaurko kontua da Toby Freeman Inglaterrara itzuliko dela. Inglaterrako National One mailan ari den Rhoterham Titans taldeak eskaintza bat egin dio, eta hara itzultzeko erabakia hartu du jokalari inglesak.
AVIVA Premiership Inglaterrako maila gorenaren ondorengo maila da National One, eta Rhoterham Titans liga horretako oilarretako bat da. Maila bikaineko errugbilariek jokatu izan dute Freemanen hurrengo taldean, honakoek besteak beste: Oriol Ripoll, Ramiro Pez italiarra, Erik Lund, Sean Lamont eskoziarra, David Strettle inglesa…
Ordizia Rugby Elkarteak jakinarazi du Freemanen eta beste jokalarien bajak betetzeko lanean ari dela, eta egun gutxi barru iragarriko dituela zein diren fitxaketa berriak. Etorriko diren jokalarien lana zelaian nabarmentzea izango da, eta harrobiko jokalariei babesa eman eta osagarriak izatea.