Urteurren festa arrakastatsua egin zuen Toberak larunbatean
Arrakastatsua izan zen larunbatean Tobera Musika-eskolak antolatutako Goierriko Musika-eskolen aurreneko Alardea. Seguran trikitixa eta panderoak joz aritu ziren plazan arratsalde partean ea Zegaman 15 herritako 5 musika-eskoletako 100 ikaslek hartu zu...
Arrakastatsua izan zen larunbatean Tobera Musika-eskolak antolatutako Goierriko Musika-eskolen aurreneko Alardea. Seguran trikitixa eta panderoak joz aritu ziren plazan arratsalde partean ea Zegaman 15 herritako 5 musika-eskoletako 100 ikaslek hartu zuten parte, pilotalekuan egin zen saio nagusian. Julian Iantzik aurkeztu zuen kontzertu jendetsua, ehunka lagunek jarraitu zuten, frontoia lepo betez.












