Zanbok penaltietan irabazi du areto futbol txapelketa, Astrazurriren kontra
Astelehenean, kuadrillen egunarekin batera, jokatu zuten areto futbol txapelketako finala, Zanbo eta Astrazurri taldeen artean. Lehia estua eta emozioz betea izan zen; bina bukatu zuten partida, eta luzapenaren ondoren, penaltietan erabaki zen leh...
Astelehenean, kuadrillen egunarekin batera, jokatu zuten areto futbol txapelketako finala, Zanbo eta Astrazurri taldeen artean. Lehia estua eta emozioz betea izan zen; bina bukatu zuten partida, eta luzapenaren ondoren, penaltietan erabaki zen lehia. Horrenbestez, Zanbok irabazi du Beasaingo 36. Areto Futbol Txapelketa. La Salleko patioan, ehunka lagun eta dozenaka kuadrilla elkartu ziren astelehen goizean, eta lagunarteko giroa izan zen nagusi.












