Dantza koreografia ikasten
Nazioen Munduak Lazkaon ekainaren 9an egingo duen Gure esku dago jaialdirako flashmoba edo dantza-koreografia prestatzen hasi dira. Larunbatean plazako pilotalekuan ehundik gora lagun elkartu ziren –argazkian–, Eskuetan abestiaren musikara dantza-...

Nazioen Munduak Lazkaon ekainaren 9an egingo duen Gure esku dago jaialdirako flashmoba edo dantza-koreografia prestatzen hasi dira. Larunbatean plazako pilotalekuan ehundik gora lagun elkartu ziren –argazkian–, Eskuetan abestiaren musikara dantza-pausoak ikasteko. Izaskun Forcada dantzaria eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx aritu ziren erakusle. Parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Itsasondon ere entsegua egingo dute, etzi, ostirala, 17:00etan.













