Autopista Elektrikoaren kontra 200 lagunetik gora bildu ziren herenegun
Herenegun goizetik eguerdira bitartean Goierriko zenbait herritan Autopista Elektrikoaren kontrako aldarrikapenak entzun ziren, Zegamatik eta Ezkio-Itsa- sotik hasita mendi martxa egin baitzuten Mutiloaraino 200 goierritar ugarik. Bi martxa atera ziren, aurreikusi bezala, goizeko 10:00etan; bata Zegamatik eta bestea Ezkio-Itsasotik. Ibilbidearen barruan gelditzen ziren herrietan geldialditxo bat egin eta mendi martxaren zergatia azaltzen zuten. Eguerdiko 12:30ak aldera egin zuten bat bi ibilbideek. Mutiloako frontoian batu ziren guztiak, eta bertan egin zuten elkarretaratze handiena. Beste behin, goi tentsioko linearen proiektua gelditzeko eskatu zuten, eta horretarako zeuden arrazoiak azaldu zituzten. Antolatzaileak gustura Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak igandean egindako martxaren inguruko «oso balorazio posotiboa» egin du. «Gehienbat Mutiloa eta Zeraingo jendea izan zen herenegungo martxara inguratu zena, baina Gabiria, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta beste herri batzuetako jendea ere izan zen». Jende asko mendi martxara joan ez bazen ere, Mutiloako ekitaldira azaldu ziren, proiektuaren kontra daudenei babesa erakustera. Hori dela eta «gustura» azaldu dira martxaren antolatzaileak, beraien helburua, orain arte gaiak indar hartu duen herrietara ez ezik, «herri gehiagotara ere aldarrikapen hau zabaltzea» zelako. Primerako eguraldia lagun, Mutiloan «300era iritsi gabe, baina 200dik gora lagun» elkartu ziren, eta jendearen partehartzearekin «oso gustura» azaldu dira. Lana ez da hemen amaitu ordea. Ugalderen ustez «lanean jarraitu beharra dago [...]
Eguerdiko 12:30ak aldera egin zuten bat bi ibilbideek. Mutiloako frontoian batu ziren guztiak, eta bertan egin zuten elkarretaratze handiena. Beste behin, goi tentsioko linearen proiektua gelditzeko eskatu zuten, eta horretarako zeuden arrazoiak azaldu zituzten.
Antolatzaileak gustura
Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak igandean egindako martxaren inguruko «oso balorazio posotiboa» egin du. «Gehienbat Mutiloa eta Zeraingo jendea izan zen herenegungo martxara inguratu zena, baina Gabiria, Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta beste herri batzuetako jendea ere izan zen». Jende asko mendi martxara joan ez bazen ere, Mutiloako ekitaldira azaldu ziren, proiektuaren kontra daudenei babesa erakustera.
Hori dela eta «gustura» azaldu dira martxaren antolatzaileak, beraien helburua, orain arte gaiak indar hartu duen herrietara ez ezik, «herri gehiagotara ere aldarrikapen hau zabaltzea» zelako. Primerako eguraldia lagun, Mutiloan «300era iritsi gabe, baina 200dik gora lagun» elkartu ziren, eta jendearen partehartzearekin «oso gustura» azaldu dira.
Lana ez da hemen amaitu ordea. Ugalderen ustez «lanean jarraitu beharra dago orain». Aurrez esan bezala, duten helburu nagusietako bat «herri handixeagoetan ere arazo honen berri ematea» delako, eta honi lotuta, aurrera begira ere badituzte zenbait egitasmo.
Epe laburrera aurreikusten duten hurrengo elkarretaratzea Lazkaon egingo dute. Ekainaren 9an Nazioen Munduak bertan antolatu duen festa egunean, agerraldiren bat egiteko asmoa dute Autopista Elektrikorik Ez plataformako Goierriko kideek. Oraindik ez dute zer egingo dutenaren edota zer ordutan elkartuko direnaren zehaztasunik eman.
Autopista Elektrikorik Ez plataformako Alberto Frias aholkulariak jada zenbait hitzaldi egin ditu Goierrin, goi tentsioko linea honen nondik-norakoen inguruan. Hala, hurrengo hitzaldia gaur arratsaldean izango da, 19:30ean, Zegamako Kultur Etxean.
Goi tentsioko linea bat gertu izateak osasunean eta herrietako ekonomian zer eragin izan ditzakeen, gai honen inguruan azken hilabeteetan zein erabaki hartu dituzten eta jendeak zergatik jarraitu behar duen proiektu honen aurkako aldarrikapenak egiten azalduko du.














