
Alternatiba alderdiko Oskar Matutek eta Xabi Sotok hitzaldi irekia egingo dute ostegunean, hilak 31, Beasainen. “Alternatibak lotuz, politikan parte hartzeko beste era bat” lelopean ariko dira, 19:15ean, Oriamendi kaleko Urbi etxean, Asmube...

Frantziako Gobernuak Espainiakoaren esku utzi ditu gaur Leire Lopez eta Asier Ezeiza euskal preso politikoak. Espainiako Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, entrega “denbora baterako” adostu dute. Espainiako Auzitegi Nazionalak egina zuen...

Zumarragarrak ‘Japonia: Poesiaren sumendi ezkutua’ lana aurkeztu du; liburuak olerkiak eta irudiak biltzen ditu

Berdintasun gaietan aditu Idoia Lekuek Genero eta osasun eskutik helduta: jabetu gaitezen kirolaren bitartez hitzaldia egingo du gaur D’elikatuz zentroan, 18:30ean. Hitzaldi dinamikoa izango da, tailer formatukoa. Generoak zertarainoko eragina duen osasunean, bizitzan eta kirolean azaltzen saiatuko da Lekue. Ordizian kirolean III. Astearen barruko ekintza da.

Aizkorri Mendizale Elkarteak Andoaindik Mirutegi mendira doan ibilbidea egingo du igande honetan. Mendizaleez gain, irteera horretan herriko ikastetxeen partaidetza ere izango dute. Interesa duten guztiek, elkartearen egoitzara joan behar dute, ostiral...

Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak egin du jaietarako atera dituen errifen zozketa. Lehenengo saria, Kuko jatetxean bi lagunentzako otordua, 928. zenbakiak irabazi du. 466 zenbakidunak, berriz, arkumea eta sei sagardo botila jasoko ditu. Sarid...

Otamotz.com atariak erabiltzaileen parte hartzea sustatzeko bideak proposatzen jarraitu nahi du. Lan horren barruan, inkesten atala indartzea da gakoetariko...

Loinatz Txirrindulari proba Mozorro eguna Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa Dantzaokea Argazki erakusketa Herri kirol saioa Bideoa: Helduen danborrada

Lan istripuen prebentziorako kultura sustatzeko programak garatzeko, laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko, eta laneko ezbehar kopurua murrizteko helburuarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute Goierri Eskolak eta Fremapek, Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuak. Iñaki Zabalo Goierri eskolako zuzendariak eta Ismael Urteaga Fremapeko zuzendari erregionalak sinatu dute hitzarmena gaur Goierrin. Laneko kultura berri hori sustatze aldera, hainbait bitarteko erabiliko dituzte bi erakundeek, baina baliabiderik erabiliena lan munduko mintegi eta hitzaldiak antolatzea izango da. Dagoeneko hitzartua dute lehen ekintza. Ekainaren 6an izango da Goierri Berrikuntza Gunean. Jose Niño Escalante adituak Arrisku psikosozialen ebaluaketa izeneko hitzaldia egingo du 10:00etatik 13:00era.

Zumarragako ermitan 14. urtez egingo dute abesbatza lehiaketa; Eva Ugalde musikagilea da aurtengo gonbidatua

Hondarribiko triatloian parte hartu dute aurreko asteburuan, Urolako Jose Manuel Benitezek 5. postua lortu zuen beterano bigarren mailan

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren lehen fasea asteburuan bukatuko da. B multzoari dagozkion hiru partida jokatu dira, eta hauek izan dira emaitzak: Rockus-Zerdiau (3-0); Arkaitza-Gauss (2-0) eta Bekause-Kozen (2-2). Orain beste fase b...

Azken urteetan Agenda 21 egitasmoaren barruan hasitako bidea jarraituz, aurten ere Oria ibaia garbitzeko deialdia egin die Beasaingo Udalak herritarrei. Larunbat honetan elkartuko dira, 10:00etan. Bernedo eneko aparkalekutik hasi eta Urbietako zubira...

Aurreneko asteburuan ez bezala, oraingoan eguraldia lagun izan dute beasaindarrek, eta sekulako giroa izan da asteburu osoan, bai egunez egindako ekitaldietan, eta baita gaueko parrandan ere. Larunbateko mozorro eguna, txirrindu eta herri kirol probak eta igandeko dantzarien saioa izan dira festen azken txanpako ekitaldietako batzuk. Aparteko arazorik ere ez da izan aurtengo jaietan, eta lagunarteko giro ona izan da nagusi. Bi asteko ekitaldien ondoren, atseden hartzeko eguna da askorentzat. Kaleak eta lokalak garbitu eta balantzea egitekoa beste askorentzat. Tabernetan ere sumatu dute bigarren asteburuko gorakada. Aurreneko asteburuan «beste urteetako jenderik ez» dela ibili zioen tabernari batek. Bigarren asteburua, beti izan ohi da jende aldetik oparoagoa, eta oraingoan bezala, eguraldiak lagunduz gero, are gehiago. Ostiral gauean eta larunbatean, jendetza zebilen Beasainen. Larunbat eguerdian kale nagusira atera besterik ez zegoen horretaz jabetzeko. Giro eguzkitsuak lagunduta, mozorrotutako kuadrillak kalera ateratzen hasi ziren. Erromatarrak, Ordiziako errugbi taldea, Forrest Gump, D’Artagnan eta konpainia… Denetariko mozorroak eta karrozak ikusteko aukera zegoen, eta berehala, kolorez eta musikaz bete zen kalea. Goiz partean hasita, herriko elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa ere egin zuten Loinatz plazapean. Bi platera prestatu behar izan zituzten txapelketan parte hartu zuten hamar elkarteek: babak urdaiazpikoarekin eta mingaina saltsan. Bi platerak batuta, Murumendi Pelotazale elkartea izan zen punturik [...]

