Beasaindarrei Oria ibaia garbitzeko deia egin die udalak larunbaterako
Azken urteetan Agenda 21 egitasmoaren barruan hasitako bidea jarraituz, aurten ere Oria ibaia garbitzeko deialdia egin die Beasaingo Udalak herritarrei. Larunbat honetan elkartuko dira, 10:00etan. Bernedo eneko aparkalekutik hasi eta Urbietako zubira...
Azken urteetan Agenda 21 egitasmoaren barruan hasitako bidea jarraituz, aurten ere Oria ibaia garbitzeko deialdia egin die Beasaingo Udalak herritarrei. Larunbat honetan elkartuko dira, 10:00etan. Bernedo eneko aparkalekutik hasi eta Urbietako zubirainoko zatia egingo dute. Udalak azaldu duenez, garbiketa lana 12:00etarako bukatzea espero dute, eta segidan, hamaiketakoa emango diete parte hartu duten herritarrei.
Izena eman behar da
Garbiketan parte hartzen duten taldeei, bilketarako esku larruak eta zabor poltsak emango dizkie udalak. Parte hartzaile guztiei asegurua egiten zaie; hori dela eta, izen-abizenak, NAN zenbakia eta jaioteguna jakinarazi behar dira. Izena aurrez, ekainaren 1a baino lehen eman behar da, 943 16 41 72 zenbakira (Rosa) deituta edo rosa@laiacoop.net helbidera idatzita.













