Futbol txapelketako ligaxka bukatu da dagoeneko
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren lehen fasea asteburuan bukatuko da. B multzoari dagozkion hiru partida jokatu dira, eta hauek izan dira emaitzak: Rockus-Zerdiau (3-0); Arkaitza-Gauss (2-0) eta Bekause-Kozen (2-2). Orain beste fase b...
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren lehen fasea asteburuan bukatuko da. B multzoari dagozkion hiru partida jokatu dira, eta hauek izan dira emaitzak: Rockus-Zerdiau (3-0); Arkaitza-Gauss (2-0) eta Bekause-Kozen (2-2). Orain beste fase batera igaroko da txapelketa. Multzo bakoitzetik lau talde sailkatu dira. A multzotik Per la forzak, Downtownek, Ferrok eta Tzulok egin dute aurrera, eta B multzotik Zerdiau, Bekause, Rockus eta Kozen dira sailkatu direnak. Txapelketari buruzko informazio gehiago, hemen.













