Leire Lopez preso politiko beasaindarra Espainiaren esku utzi du Frantziak
Frantziako Gobernuak Espainiakoaren esku utzi ditu gaur Leire Lopez eta Asier Ezeiza euskal preso politikoak. Espainiako Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, entrega “denbora baterako” adostu dute. Espainiako Auzitegi Nazionalak egina zuen...
Frantziako Gobernuak Espainiakoaren esku utzi ditu gaur Leire Lopez eta Asier Ezeiza euskal preso politikoak. Espainiako Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, entrega “denbora baterako” adostu dute. Espainiako Auzitegi Nazionalak egina zuen ustezko bi etakideak espainiaratzeko eskaria, delitu terroristak leporatuta.
Leire Lopez 1977an jaio zen Beasainen. 2007an ihes egin zuen, eta 2008an atxilotu zuten Cauteretsen (Frantzia), Garikoitz Azpiazu “Txeroki”-rekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionalak delitu terroristak egin izana leporatzen dio.













