Ataunen eta Lazkaon euskarazko liburuak merkeago eros daitezke ekainaren 30era bitartean
Opor garaian irakurtzeko astia eta patxada gehiago izango den itxaropenean, euskarazko liburuak udaberri bete-betean daude. Goierrin Ataunen eta Lazkaon jarri dute argitalpenak merkeago erosteko moduko aukera. Topaguneak antolatu eta Goierriko Euskal Eskolak nahiz Murkondo elkarteak bultzatu, indarrean da Irakurri, gozatu eta oparitu eskaintza kanpaina. Bi herri horietako edozein bizilagunek %25eko deskontua jasoko du egitasmoan eskatzen den lantxoa eginez gero. Bi elkarte horietako bazkideek, berriz, %50eko deskontua daukate. Egitekoa xumea bezain aberasgarria da: norbere udalerriko liburutegi publikora joan, eta lehenagotik irakurritako euskarazko edozein libururen erreseinatxoa bete behar da. Bibliotekan fitxa bat emango diote irakurleari; liburuak utzi dizkion sentipenak, zaporeak edo, besterik gabe, galdera xeheen erantzunak idaztea nahikoa da. Fitxa betetzeagatik, trukean deskontu-txartela eskuratuko du irakurleak. Horrekin Lazkaoko Gerriko liburu-dendara joan, eta han egingo diote prezio beheratua. Goierriko Euskal Eskolako eta Murkondoko bazkideek erdi prezioan eraman dezakete euskarazko edozein argitalpen. Irakurgaiak soilik sartzen dira kanpainaren onuraren barruan, ez testu liburuak edo dibulgaziokoak. Laugarren urtea Lazkaon Irakurri, gozatu eta oparitu izeneko eskaintza Lazkaon indarrean den laugarren urtea da aurten. Euskal Herriko hainbat herriren artean, Lazkaon hasieratik izan da deskontuarekin euskarazko liburuak erosteko aukera. Aurten, gainera, Ataunek bat egin du ekimenarekin, Murkondoren bidez. «Plana gustatzen zaigu, erraza delako eta euskaraz irakurtzeko zaletasunari bultzada ematen [...]
Opor garaian irakurtzeko astia eta patxada gehiago izango den itxaropenean, euskarazko liburuak udaberri bete-betean daude. Goierrin Ataunen eta Lazkaon jarri dute argitalpenak merkeago erosteko moduko aukera. Topaguneak antolatu eta Goierriko Euskal Eskolak nahiz Murkondo elkarteak bultzatu, indarrean da Irakurri, gozatu eta oparitu eskaintza kanpaina.
Bi herri horietako edozein bizilagunek %25eko deskontua jasoko du egitasmoan eskatzen den lantxoa eginez gero. Bi elkarte horietako bazkideek, berriz, %50eko deskontua daukate.
Egitekoa xumea bezain aberasgarria da: norbere udalerriko liburutegi publikora joan, eta lehenagotik irakurritako euskarazko edozein libururen erreseinatxoa bete behar da. Bibliotekan fitxa bat emango diote irakurleari; liburuak utzi dizkion sentipenak, zaporeak edo, besterik gabe, galdera xeheen erantzunak idaztea nahikoa da.
Fitxa betetzeagatik, trukean deskontu-txartela eskuratuko du irakurleak. Horrekin Lazkaoko Gerriko liburu-dendara joan, eta han egingo diote prezio beheratua. Goierriko Euskal Eskolako eta Murkondoko bazkideek erdi prezioan eraman dezakete euskarazko edozein argitalpen. Irakurgaiak soilik sartzen dira kanpainaren onuraren barruan, ez testu liburuak edo dibulgaziokoak.
Laugarren urtea Lazkaon
Irakurri, gozatu eta oparitu izeneko eskaintza Lazkaon indarrean den laugarren urtea da aurten. Euskal Herriko hainbat herriren artean, Lazkaon hasieratik izan da deskontuarekin euskarazko liburuak erosteko aukera. Aurten, gainera, Ataunek bat egin du ekimenarekin, Murkondoren bidez.
«Plana gustatzen zaigu, erraza delako eta euskaraz irakurtzeko zaletasunari bultzada ematen diolako. Gainera, jendea udal liburutegira bideratzen du, horretarako ohitura indartuz», azaldu du Goierriko Euskal Eskolako Joxepa Madariagak.
Norberarentzat ezezik, oparitarako ere liburuak merkeago eskuratzeko bidea bada, antolatzaileen iritzian. Hirugarren bati, liburua bezalaxe, deskontu-txartela bera opari dakioke, txartel horrekin «feria bat» sortu nahi baita.
«Ez dugu ohiturarik euskarazko liburuak erosteko, eta lana egin behar da», ohartarazi du Madariagak. Kanpaina apiril azkenean hasi zen, eta ekainaren 30era arte da. Udaberriak gehixeago iraungo du aurten.













